Oiardoko igerileku txikia handitzeko lanek 767.642,76 euroko inbertsioa izango dute

Arg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Udalak  aste honetan jakinarazi du, Oiardo kiroldegiko igerileku txikia handitzeko lanek aurreikusi baino hiru hilabete beranduago hasiko direla: “Lanak esleitzeko lehen deialdira ez zen enpresarik aurkeztu, eta horrek atzeratu du prozesu guztia. Deialdian hainbat aldaketa egin eta gero, bigarrengo deialdira bi enpresa aurkeztu ziren. Construcciones Mariezcurrena SL enpresari adjudikatuko zaizkio lanak. Egun gutxi barru sinatuko dute kontratua Udalak eta enpresak, eta, dena ondo bidean, irailaren amaieran obrei ekitea aurreikusten da”.

767.642,76 euroko inbertsioa

Kiroldegiko igerileku txikia handitzeko lanek sei hilabeteko iraupena izango dute, eta Udalak 767.642,76 euroko inbertsioa egingo du. Udalaren esanetan, 2018ko aurrekontuetako inbertsiorik garrantzitsuena izango da. Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jasoko du.

igerilekua eta azpiegiturak hobetuko dira

Laun hauek direla eta, Udalaren esanetan nabarmen hobetuko dira igerilekua eta azpiegiturak:

  • Igerileku txikia handitu egingo da eta irisgarri egin: igerilekura sartzeko koxka kendu egingo da, muga handia baita ezintasun bat dutenentzat, eta igerileku handiaren maila berean jarriko da.
  • Kiroldegiko sarrerari zati bat kenduta, handitu egingo da nabarmen. Lan horiek baliatuko dira, ikusten ez diren eta igerilekuaren azpian dauden instalakuntza guztiak berritzeko (tuberiak, kalderak, berogailuak….).

irailean igerilekua irekita egongo da

Igerileku txikia handitzeko lanak hasi bitartean, irailean, igerilekua irekita egongo da. Uretako ikastaroak lanak amaitu eta gero jarriko dira martxan, gutxi gorabehera, 2019ko martxoa aldera.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.