Irailaren 7tik 28ra “Herria Xutan” ekimena

Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak eta Usurbilgo Gazteek, Usurbildik 600 kilometrotara urrunduta dauden Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga preso usurbildarrei eta, bereziki, urte eta erdiko beren alaba Xuari elkartasuna adierazteko ekimen bateratua prestatu dute: Herria Xutan. Picassenteko (Valentzia) espetxean daude hirurak eta haien egoera ezagutaraztea da ekimenaren helburua.

Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak eta Usurbilgo Gazteak: “Ekitaldi guztiak herritar orori zabalduak daude baina dei berezia egin nahi diegu herriko gazteei askok ez baitute ezagutzen oraindik, aplikatzen zaien espetxe-politikaren erruz, gure herrikideek eta beren senideek pairatzen duten egoera”.

Datozen egunetan zabalago informatuko duten arren, hona, ekimen batzuen aurrerapena:

Irailak 7, ostirala

  • 22:00etan frontoian “Tximeletak” dokumentala.

Irailak 15, larunbata

  • 22:30etik aurrera, Aginagan elkartasun jaialdia. Taldeak: Hortzaka, Artobixar, Pabloven zakurrak eta DJ Seymar. Sarrerak Aitzagan salgai, 3 eurotan. Azken eguna: irailak 14 (ostirala).

Irailak 17tik 22ra

  • “Motxila etorkizunez bete” erakusketa Sutegin.  Astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara eta larunbatean, 12:00etatik 13:30etara.

Irailak 20, osteguna

  • 19:00etan Sutegin mahaingurua. Hizlariak: Garazi Alegria “Motxiladun” gaztea, Onintza Ostolaza abokatua eta Sara Majarenas preso ohia. (Udal-agendan mahaingurua 21ean agertzen den arren, azkenean, herrian dauden beste ekimenekin talka ez egitearren, irailaren 20an izango da).

Irailak 28, ostirala

  • 20:00tan azken ostiraleko euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea, Mikel Laboa plazan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.