Lan deialdia: Usurbilgo Zirimara eskola-kirolean lanean jarduteko bi hezitzaile behar dira

Usurbilgo Udalak, Udarregi Ikastolak eta Noaua! Kultur Elkarteak ekainean egindago Zirimara proiektuaren aurkezpena (Arg.: Noaua!)

Usurbilgo Udalak, Udarregi Ikastolak eta Noaua! Kultur Elkarteak, elkarlanean, Usurbilgo Zirimara eskola-kirola proiektua martxan jarriko dute. Horretarako bi hezitzaile behar direla iragarri dute, eta  beraz,  lan-eskaintza egin dute. Zirimara proiektuan jardungo dute beste bost hezitzailerekin batera. Lanaldia urriaren 1etik ekainaren 15era artekoa izango da, eta asteko zazpi orduko kontratua izango dute.

Ekainean Usurbilgo Udalak, Udarregi Ikastolak eta Noaua! Kultur Elkarteak,  Zirimara proiektuaren berri eman zieten erabiltzaileak izango diren LH 1-4 maila arteko ikasleen gurasoei. Proposamen berriak inklusiboagoa, ziurgabeagoa, anitzagoa, zabalagoa, koherenteagoa izan nahi duela aipatu zen ekainean: “Orain arte eremu honetan zegoen hutsune bat betetzera dator. Aisia barnebilduko duen eskaintza dugu honakoa. Kalean landu nahi dena, sormena bultzatuz, ikaslea bera eta bere beharrak jarri nahi ditu erdigunean, gurasoen eskuhartze aktiboa sustatzearekin batera”.

Profilaren ezaugarriak

Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia izatea:

  • Gorputz adierazpenaren arloan (dantza, zirkoa, mimika…).
  • Kaleko zein naturako joko-jolasetan.
  • Aisialdiko zuzendari edo/eta hezitzaile moduan.
  • Aisialdiko zuzendari tituluduna edo/eta aisialdiko begirale tituluduna (azken hori bete beharreko ezinbesteko baldintza izango da).
  • Usurbildarra eta euskalduna izatea.

balorazio-prozesua

Curriculum-ak eskolakirola@udarregi.eus helbidera bidal daitezke edota Udarregi ikastolako idazkaritzan utzi daitezke, irailaren 17a (astelehena) baino lehen. Curriculumak ondorengo irizpideen arabera baloratuko dituzte:

Hezkuntzarekin zerikusia duen formazioa:

  • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten graduak edo/eta masterrak: 2 puntu.
  • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten goi-mailako teknikari-titulua edo eta Aisialdiko zuzendari-titulua: puntu 1.
  • Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia (kontratuduna).
  • Heziketa fisikoko irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko 6 puntu.
  • Lehen hezkuntzan irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdiko zuzendari moduan jardundako hilabete bakoitzeko 4 puntu.
  • Eskola kirolean jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdi jardueretan (udajolas, udako kanpamenduak…) edo adierazpen motorrarekin erlazionatutako jardueretan lanean aritutako hilabete bakoitzeko 2 puntu.

Lanpostuarekin zerikusia duten bestelako jarduerak:

  • Gorputz adierazpen jardueretan edo kalean/naturan egindako joko-jolasetan boluntario moduan izandako hilabete bakoitzeko 0,5 puntu.
  • Udako kanpamenduetan edo aisialdi taldeetan ikasturtean zehar boluntario moduan izandako hilabete bakoitzeko 0,2 puntu.

Langileen hautaketa prozesua

  • Irailaren 17ra arte: kurrikulum bilketa eskolakirola@udarregi.eushelbidean edo Udarregi Ikastolako idazkaritzan.
  • Irailak 19: jasotako kurrikulumetatik bost hautatu eta 17:00etan hautagaiei elkarrizketak. Hor hautatuko dira bi hautagaiak.
  • Irailak 21: epaimahaiaren ebazpena ezagutzera emango da.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.