Zubietako erraustegia gelditzeko hitzordu ugari irailaren 9,20,21,22,23 eta urriak 5ean

Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiko lanak aurrerabidean doaz. Proiektu honen sustatzaileen aurreikuspenak betetzen badira, 2019ko maiatzean eraikia eta proben fasean egon liteke. Dena den, makroproiektu erraldoien aurka dauden hainbat mugimendu ez dute etsitzen eta dagoeneko hainbat mobilizazio deitu dituzte datozen asteetarako: “Osasuna bermatu, erraustegia geratu” giza katea Kontxan, “Iraultza Txikien Akanpada” Zubietan, erraustegira eta makro kartzelara martxa eta “Tour Alternatiba” bizikleta martxa Donostiara.

Irailak 9, igandea

“Osasuna bermatu, erraustegia geratu” giza katea Kontxan.

Datorren igandean (irailak 9), Donostiako estropaden bigarren jardunaldia ospatuko da Kontxan eta egun horretan, urte luzez egin ohi duten moduan, giza katea deitu dute Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak eta Donostia Bizirik plataformak, “Osasuna bermatu, erraustegia geratu” lemapean. Giza-katea 11:30ean hasiko da Kontxako hondartzan, zehazki Alderdi Ederrean, hondartzara jaisteko tokian.

Irailak 20, osteguna

“Utzi bizitzak kutsatzeari, erraustegia gelditzera goaz” manifestazioa Lasarte-Orian.

Ernai gazte mugimenduak antolatuta, irailaren 20an (osteguna), “Utzi bizitzak kutsatzeari, erraustegia gelditzera goaz” lemapean manifestazioa egingo da Lasarte-Orian. Okendo plazatik hasiko da goizeko 10:30ean.

Irailaren 21etik 23ra

“Iraultza Txikien Akanpada” Zubietan eta erraustegira martxa.

Lurralde Askea kolektiboak “Iraultza Txikien Kanpaldia” deitu du Zubietan, irailaren 21etik 23ra. Egitarau zehatza iraila hasieran plazaratuko duten arren, dagoeneko zenbait xehetasun aurreratu dituzte: “Bestelako Euskal Herria amesten dugun herritar eta herri mugimenduen topalekua izango da. Bizipoza nagusi izango duena, ongi bizitzeko errepublikarantz pausoa emateko espazioa. Bizitza erdigunean jarriko dugu: eremu antipatriarkala izango da, antikapitalista, komunitarioa, autoeratua eta autokritikoa, borrokalaria eta alaia”.

Antolatzaileek otordu goxoak eta umeentzako espazioa eta jarduerak ere egongo direla iragarri dute.

Kanpaldia lau eremu nagusitan banatuko dela zehaztu dute: “Besteak beste, herri mugimendu eta eragile eraldatzaileei eragiten dieten gaiei buruzko eztabaida eta gogoeta egingo dute, baita herri boterea eraikitzen jarraitzeko estrategiak partekatu eta adostu ere. Horrez gain, Euskal Herriko eremu bakoitzean dagoeneko martxan dauden esperientzia komunitarioak ezagutuz bizitza burujabetza landuko dutela adierazi dute, igandean ekimen kolektibo handia egingo dutela nabarmenduz”.

Irailak 23, igandea

Erraustegira eta makro kartzelara martxa.

Irailaren 23an, kanpaldia borobiltzeko, martxa antolatu da Zubietan eraikitzen ari diren erraustegi eremura, 16:00etan Zubietatik.

Urriak 5, ostirala

“Tour Alternatiba” bizikleta martxa Donostiara.

“Alda dezagun sistema, ez klima!” lemapean ekainaren 9an Parisen abiatu eta urriaren 6tan Baionan amaituko den Tour Alternatiba” bizikleta martxa Donostiara helduko da urriaren 5ean. Erraustegia geratzeko hainbat ekimen deitu dira egun horretarako Gipuzkoako hiriburuan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.