Irailaren 9an Enrique Abril Errebote Txapelketari hasiera emango zaio Villabonan eta Zubietan

Irailaren 9an (igandea) Enrique Abril Errebote Txapelketari hasiera emango zaio. Gipuzkoako lehiaketa ofizialen 2018-19 denboraldia hasiko da, hain zuzen ere, jardunaldi horretan. Txapelketaren  finala irailaren 30erako (igandea) aurreikusten da, Zubietako errebote plazan.

Aurten Euskal Herriko lau talde lehiatuko dira, aurreko edizioko berak:

  • Gipuzkoa: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta) taldeak.
  • Lapurdi: Luzean (Donibane Lohizune) taldea.

itzuli bateko ligaxka

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, denek denen aurka, irailaren 9tik 23ra bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.

Eta ligaxkako 1 eta 2. sailkatuek finala jokatuko dute, printzipioz, irailaren 30ean, igandea, 11:00etan, Zubietan (eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa). 

Egutegia

Irailak 9, igandea

  • Villabonako errebote plazan, 11:00etan: Behar Zana eta Luzean.
  • Zubietako errebote plazan, 11:00etan: Zubieta eta Txost.

Irailak 16, igandea

  • Zubietako errebote plazan, 11:00etan: Zubieta eta Luzean.
  • Villabonako errebote plazan, 11:00etan: Txost eta Behar Zana.

Irailak 23, igandea

  • Oiartzungo errebote plazan, 11:00etan: Luzean eta Txost.
  • Villabonako errebote plazan, 11:00etan: Behar Zana eta Zubieta.

Informazio gehiago

Txapelketaren informazio osatua nahi izanez gero, Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalera jo daiteke; baita astero-astero txapelketaren jarraipena egin ere, Kartelera txokoan.

2017-2018ko denboraldiko finalistak eta elkarte zein erakundeetako ordezkaria. Luzean txapeldun eta Zubieta  txapeldunorde. 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.