Andatza M.K.T-ak zuzendaritza talde berria osatzeko deia egin du

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak zuzendaritza taldearen erreleboa egiteko garaia iritsi dela jakinarazi du. 2018ko egitaraua bete ondoren, gaur egun Andatza Mendi Kirol Taldea osatzen duen zuzendaritza taldeak amaitutzat emango du bere bete beharren konpromezuei.

Zuzendaritza taldeak 8 urteko ibilbidea osatu du, 2010ean hartu zuen aurretik zegoen taldearen erreleboa. Talde hark ere saiakera bat baino gehiago egin zuen bere garaian, Andatza M.K.T.-ri segida emango zioten kide berriak aurkitzeko. Beraz, oraingoan ere, 2019rako zuzendaritza talde berria osatzera animatzen dituzte bazkideak.

Zuzendaritza taldearen oharra

“Kaixo Andatzakide.

Pirinioetan, Euskal Herria eta inguruko herrialdeetan, hainbat ibilaldi, mendi aste, ikastaro eta ekitaldi antolatu ondoren,  iritsi da Andatzako batzordeak erreleboa emateko unea. 2018. urteko egitaraua bete ondoren, amaitutzat emango du bere bete beharraren konpromezuari, gaur eguneko Andatza Mendi Kirol Kluba osatzen duen zuzendaritza taldeak.

Andatza Mendi taldea 160 bazkideek osatzen dugu, eta mendi zaletasunak bere bidea jarraitu dezan, zuzendaritza berri bat aurkeztea beharrezkoa da. Beraz, Andatzako hildoa jarraituko duen taldetxoa osatzea animatzen dizuegu eta erreleborako  gaur eguneko zuzendaritza taldearen laguntza izando duzue.

Andatza Mendizaleen Kirol Kluba”.

Informazio gehiago: www.andatzamendizale.info

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.