Irailaren 23tik 29ra “6. Sagastiak Loretan” edizioa ospatuko da Usurbilen

Irailaren 23tik 29ra 6. Sagastiak Loretan edizioa ospatuko da Usurbilen, “Usurbil sagarren bihotza, sagardoaren kultura” lemapean. Azaroan eta abenduan ere sagardogintzaren baitan beste bi ekimenez gozatzeko aukera egongo da. Egitaraua hainbat elkartek eta eragilek antolatu dute: Alkartasuna Usurbilgo Baserritaren Kooperatiba, Noaua! Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Sagardoa Route, Sagardoaren Unibertsitatea eta Usurbilgo Udala.

Egitaraua

Irailak 23, igandea

  • Bertso ibilaldia. Oihana Iguaran eta Andoni Egaña. 11:00etan Zubietako hipodromoan. Usurbil eta Zubieta inguruan ibilbidea, sagastiak ezagutuz bertsolarien eskutik. Ondoren mokadua Iruin sagardotegian.

Irailak 24-30

  • Sagar erakusketa iraunkorra. Usurbilgo Sutegi Kultur Etxeko erakusleihoan. Sagardotarako erabiltzen diren 115 barietateren aukeraketa ikusgai.

Irailak 25, asteartea

  • Usurbil eta Sagardoaren historia Xabier Alberdi historialariaren eskutik. 19:30ean Sutegiko auditorioan. Usurbilgo herriari izaera ematen dion edaria da sagardoa.

Irailak 26, asteazkena

  • Sagar dastatzea. Jakoba Errekondo eta Gabriel Durrutyren eskutik. 19:30ean Sutegin. Sagardotarako sagarraren ezaugarriak ezagutu ahal izango dira, euskal sagar barietateren nondik norakoak azalduz.

Irailak 27, osteguna

  • “Sagarra sukaldea dario” Dani Lasa, sukaldari ikertzailearen eskutik. 19:30ean Aitzaga Elkartean. Zuztarretik hazietaraino, sagarrak makina bat aukera eskeintzen ditu sukaldean. Fruitua, ozpina edo sagardoa bera, osagai erakargarriak dira platera gozo zein gaziei gure lurraren nortasuna kutsatzeko. Errezeta eta ideien errepaso praktikoa egiteko aukera egongo da.

Irailak 28, ostirala

  • “Sagardoa bidegile” dokumentalaren proiekzioa 19:30ean Sutegiko auditorioan.

Irailak 29, larunbata

  • Euskal Herriko 4. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala 20:00etan frontoian. Usurbilgo herria eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eskutik beste herrietan sailkatu diren 12 sagardo dastatzeko aukera egongo da. Norberaren iritziaren arabera erabakiko da zein den aurtengo txapelduna.
  • Txartelak salgai jarri dira Usurbilgo ohiko lekuetan eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean (info@sagardoa.eus – 943 336 811).

Azaroak 10, larubata

  • “Txalaparta sagardoa da” jaialdia. Sagardoa eta egur-lana usurbildarren historiaren ardatz. Sagargintza lanetan ari eta egurraren soinuak eman zion izaera txalapartari, eta jaialdi batean ospatuko da Usurbilen sagardoak, egurrak eta txalapartak herrian duen lekua.

Abenduak 16, igandea

  • Santo Tomas azoka 2018. Sagardo eta babarrun lehiaketa herrikoia.

Ikastaroetan izena emateko

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.