Instituzioek kalean uzten dituzten migranteak hartzen ari da Antiguako Txantxarreka Gaztetxea

Arg.: Haimaka Telebista

Donostiako Antigua auzoko Txantxarreka gaztetxeko kideek Eneko Goia, Donostiako alkateari urgentziazko bilera eskatu diote pertsona migranteen aferan neurriak har ditzala eskatzeko. Udal gobernuak bilera onartu du eta gaur (irailak 20) bilduko dira  16:00etan. Gogoratu abuztuaren 10etik, instituzioek kalean uzten dituzten pertsona migranteak hartzen ari dela Txantxarreka gaztetxeko zentro autogestionatuak.

Arg.: Txantxarreka gaztetxea

Atzo (irailak 5) Donostiako udaletxearen aurrean emandako prentsaurrekoan Txatxarrekako kideek 26 egun eta gero instituzioek fundamentuzko harrera eman ez izana salatu zuten. Instituzioetaz kexu dira, uste baitute haien erantzuna hutsa eta itxurakeria besterik ez dela eta hitz politetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diete.

Instituzioek migrante hauek bidean daudenak bezala hartzea ere salatu dute eta hainbatek hemen duinki bizi eta lan egin nahi dutela adierazi dute. Gaztetxean 24 orduko txandak egin arren, harrera duina egiteko lekua ez dela badakite. Horregatik eskatu diote alkateari urgentziazko bilera, garaia delako egoera larri honi amaiera duina emateko.

Laguntza

Instituzioen erantzuna ikusita herritarrak gonbidatzen dituzte aurrerantzean egingo diren ekimenetan parte hartzera eta gaztetxean behar diren txandak betetzera. Txantxarreka Gaztetxeko kideak laguntza eskean atera dira kalera azken asteetan. Pasa den igandean Donostiako Kontxako estropadetan izan ziren, portuan hain zuzen, informazio zabaltzen herritarrei: “Azken aldian gauza materialak, zaintza txandak eta laguntza ekonomikoa behar dugu abuztuaren 10ean pertsona errefuxiatuekin abiatu zen proiektua aurrera eramateko. Gauza materialak lortzeko erraztasuna nabarmena izan da, asko lagundu gaituzue, eskerrik asko! Zaintza txandak betetzea izan da zailena, horietan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Laguntza ekonomikoa ere esker onez jasotzen dugu, proiektu honen atzean dagoen gastua ez delako txikia”.

Gauza materialak

Mutilen oinetakoak (40+), mugikorrak, almoadak, mantak, izareak, lozakuak, liburuak frantsesez, pelikulak frantsesez (USB batean), mutilentzako galtzak, motxilak, arropa zabaltzeko pintzak, boxeatzeko eskularruak.

Zaintza txandak

Zaintza txandak betetzea. Hau da gaztetxeak duen behar nagusia momentu honetan: “Etorri beldurrik gabe, Gaztetxean badaude zaintza txanda egiten dutenentzat orientazioa eta argibideak. Apuntatu ez gero, erantzunkizunez eta garaiz agertzea eskatzen dizuegu. Animatu proiektua ezagutu eta zaintza txandetan parte hartzera!”

Laguntza ekonomikoa

Gaztetxeko kideen esanetan, abuztuaren 10ean abiatu zen proeiktuak gastu ekonomiko esanguratsua ekarri du gaztetxearentzat. Beraz, laguntza eskatu dute. Bi modu daude:

  • Gaztetxera bertara gerturatzea, espazioa ezagutu eta metalikoan utzi.
  • Kontu korrontearen bitartez: ES35 3035 0063 8406 3007 7557.

Abestia

Txantxarreka Gaztetxeko boluntariok eta bertan artatuak izan diren errefuxiatuek kantu bat osatu dute: «Txantxafrika». Gaztetxean artatutako migratzaile batek ondu du kantua, Antiguo Rebolution Zaunk System taldearekin batera. “Afrikarrak Txantxarrekan dira, ongi etorri Euskal Herrira” dioen abestiak erakundeen utzikaria salatu nahi du.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.