Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak urriaren 12tik 14ra mendi irteera antolatu du

Usurbilgo Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak urriaren 12, 13 eta 14rako Hecho, Cuta, Bisaurin, Estanes eta Aspera mendi irteera antolatu du: “Urriaren 12, 13, 14an Hecho, Estanes, Aspe bailarak ezagutzera joango gara Pico de la Cuta, Bisaurin eta Aspe mendiak egiteko asmoz. Lizarako aterpean eta Canfranceko Sargantana aterpean hostatua hartuko dugu”.

  • Eguna: Urriak 12, ostirala.
  • Irteera ordua: 06:30ean.
  • Irteera lekua: Oiardo kiroldegi aurretik.
  • Itzulera eguna: Urriak 14, igandea
  • Garraioa: Autobusa.
  • Izenematea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu korrente zenbakian. Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321 edo Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
  • Izena emateko azken eguna urriak 3 (asteazkena).
  • Izena ematerakoan ordaindu behar den kopurua:
  1. Andatzako bazkideak: FEDME gehigarria dutenak 66€ eta FEDME gehigarria ez dutenak 72€.
  2. Andatzako bazkideak ez direnak: FEDME gehigarria dutenak 96€ eta FEDME gehigarria ez dutenak 102€.
  • Plaza mugatuak (25 plaza). Izena emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatza Mendizaleen Kirol Klubeko bazkideek izango dute.
  • Pentsio erdia: afaria, lo tokia eta gosaria.
  • Bilera eguna: urriak 10ean (asteazkena), Sutegiko aretoan 19:00etan. Ibilbidearen nondik norakoak eta argibideak emango dira.
  • Oharra: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguro txartela eguneratu izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egiteko laguntza emango zaio, hala nahi bada. Horretarako Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko web orrian aurkitzen da egin beharrekoa edota antolatzaileekin harremanetan jarri andatza@hotmail.com helbidean.

IBILBIDEAK 3D IKUSTEKO

Urriak 12: Santa Ana-Gabardito-Cuta-Foraton-LizaraUrriak 13: Lizara-Bisaurin-Estanes-CandanchuUrriak 14: Candanchu-Aspe-Lizara

MAPAK-PROFILAK

Urriak 12: Santa Ana-Gabardito-Cuta-Foraton-Lizara

Urriak 13: Lizara-Bisaurin-Valle de los sarrios-Estanes-Candanchu

Urriak 14: Candanchu-Aspe-Lizara

Ibilbide osoa

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.