Erraustegia gelditzeko eskatuz, giza kate luze eta jendetsua Donostiako Kontxa hondartzan

Arg.: @ErrausAurkMugi

Atzo (irailak 9), Donostiako estropaden bigarren jardunaldia ospatu zen Kontxan eta urte luzez egin ohi den moduan, giza katea egin zuten Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak eta Donostia Bizirik plataformak, “Osasuna bermatu, erraustegia geratu” lemapean. Giza-katea 11:30ean hasi zen Donostiako Kontxa hondartzan, zehazki Alderdi Ederrean, hondartzara jaisteko tokian. Giza katea hasi aurretik pankarta jartzen ari ziren batzuk identifikatu zituztela salatu dute antolatzaileek: “Betiko lekuan pankarta ipintzera joan eta udaltzaingoa zain, identifikatu bat eta mehatxuak. Giza kate hasierako lekuan kokatu dugu eta ez dakigu berriro etorriko ote diren. Gure aldarria ez dute gustoko baina gurekin jai dute, ozen esaten jarraituko baitugu!!”.

Arg.: @ErrausAurkMugi

Mobilizazioan, erraustegia ez dela beharrezkoa aldarrikatu zen, pertsonen osasunerako larriki kaltegarria izan daitekeelako, klima aldaketa eragiten duten gasen igorle nagusia izango delako Gipuzkoan, eta eraikuntza eta funtzionamendua oso garestiak direlako. Horregatik, alternatiba merkeago eta osasuntsuagoak badaudela azpimarratu zuten.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: @ErrausAurkMugi, @noaua, @JulenBegi, @petxarroman, @XingolaUsurbil, @NagomonNb, @haizea_ipar, @ameslaria, @ELAdonostia, @AlternatibaGip, @IbanAsenjo, @ezetzpa, @ainhoaso

a

Errausketaren Aurkako Mugimendua

Atxikimenduak: ELA, LAB, ESK, CCOO, EHNE, STEILAS, Alternatiba, Bildu, Ezker Anitza-IU, Irabazi, Podemos, Sortu, Eguzki, Ekologistak Martxan, Duintasuna.

“Giza kate honen bidez, Donostian eraikitzen ari diren erraustegia gelditzeko eskatzen dugu eta aldi berean hondakinen birziklapen sistema eraginkorra Gipuzkoa osora zabaltzeko. Nahiz eta eraikuntza lanak aurrera doazen, nahiz eta banku eta enpresekin sinatutako kontratuak edozein kasutan gipuzkoarroi galera ekonomiko handia eragingo diguten, hobea da lehenbailehen gelditzea arrazoi ugariengatik. Hauetako batzuk:

  • Erraustegia gelditu ez delako beharrezkoa. 2017an Gipuzkoan 150.000 tona erreus sortu ziren eta agintariek beraiek diotenez joera gero eta gehiago birziklatzearena da: 2020-2022an %70a helduko garela esan dute uztailean. Gogoratu, erraustegia urtean 200.000 tona zabor erretzeko diseinatuta dagoela. Gipuzkoako 89 herrietatik 60k hondakinen %70a baino gehiago birziklatzen dute jadanik eta urtean pertsonako 100 kilo erreus baino gutxiago sortzen. Gipuzkoako herri handienak maila honetara heltzen direnean, eta horretarako borondate politikoa besterik ez da behar, urtean 70.000 tona baino gutxiago sortuko da. Markel Olano eta Jose Ignacio Asensio jaunak: Nondik ekarriko ditu, nondik osatuko ditu Urbaser enpresa txinatarrak 200.000 tonako labeak betetzeko faltako zaizkion bi herenak?
  • Erraustegia gelditu geratzen den erreus tonak tratatzeko (kasurik okerrenean erraustegiak sortuko dituen zepa eta errauts toxikoen parekoa) badagoelako alternatiba merkeago eta osasuntsuagoa, aurreko legealdian mahai gainean jarri zena: inertizazioa, konpostatzearen antzeko prozesu baten bidez.
  • Erraustegia gelditu pertsonen osasunerako larriki kaltegarria izan daitekeelako, mundu osoko ikerketetan agertzen den moduan eta Gipuzkoako sendagile askok behin eta berriz salatu duten moduan: minbizi desberdinak, malformazioak…
  • Erraustegia gelditu, Gipuzkoan aldaketa klimatikoa sortzen duten gasen igorle nagusia izango delako. Erraustegiaren tximinitik, substantzia oso toxikoez gain, CO2 eta nitrogeno oxido kantitate oso handiak atmosferara botako ditu eta hau ez du inork zalantzan jartzen, ezta errausketa defendatzen dutenek ere.
  • Erraustegia gelditu bere eraikuntza eta funtzionamendua oso garestiak direlako, 1.000 milioi euro baino gehiago, gipuzkoarron poltsikotik ustelkeri kasutan nahastutako multinazional baten eskuetara joango direnak. Azken batean, gure diruz gure osasuna eta ingurumena kaltetzeko tresna ikaragarria egin nahi dute. Interes ezkuturik ez ote dago hau bultzatzen duten politikarien aldetik? Ustelkeria Espainiako arazoa bakarrik ote da? %3ko komisioa Kataluniara mugatu al zen?”

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.