Agirretxe Taldeak antolatuta irailaren 15ean Imanol Agirretxe futbolariari omenaldia egingo zaio

Abuztu amaieran Imanol Agirretxe futbolari usurbildarrak Reala eta futbola utzi egingo zituela iragarri zuen. Albistearen berri Imanolek berak eman zuen Zubietan egindako prentsaurrekoan. Orduz geroztik hainbat elkarrizketa eta omenaldi egin dizkiote eta oraindik horretan darrai. Irailaren 15ean (larunbata) esaterako, Anoetan, Realaren eta Bartzelonaren arteko neurketan omenaldi berezia egingo diote eta ondoren, Usurbilen Agirretxe Taldeak antolatuta, herriko zaletu eta lagunek afari baten bueltan beste omenaldia egingo diote.

Omenaldia Saizar Sagardotegian ospatuko da irailaren 15ean, 21:00etan hasita. Sagardotegiko menua dastatzeko aukera egongo da 33 euroren truke. Antolatzaileek jakinarazi dute afaritarako izena aurrez eman behar dela  zenbakiotako batera deituta: 666 987 083 edo 627 813 385.

Arg.: Noaua!

Imanol Agirretxe: “Anoetan nire zaletu guztiei agur esatea eta hain maitatua sentitu naizen toki batean gainera, oso berezia izango da. Niretzako amets bat da azken eguneraino kamiseta hau, kolore hauek defendatzen egotea. Ametsezko ibilbideari ametsezko bukaera eman nahi diot”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.