Irailaren 15ean Usurbilgo Urbil merkatal gunean “Urbil Festa” jaialdia ospatuko da

Aurten Usurbilgo Urbil merkatal guneak 18 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko jai berezia antolatu da irailaren 15erako (larunbata), Urbileko aparkalekuan: “Urbil Festa”. Egitarauaren barruan, aipatzekoa da Usurbilgo emakumezko eskubaloi senior taldearen aurkezpena. Bertara gerturatzeko gonbidapena luzatu dute, jai giroan antolatu dituzten ekimenetan parte hartzeko.

Egitaraua

Jardunaldian zehar Nerea Alias izango da aurkezle.

  • 11:00-14:00 puzgarriak.
  • 11:00-16:00 haurrentzako animazioa.
  • 11:00 ipuin kontalaria.
  • 11:45 magia Asier Kidam.
  • 13:00 bertso saioa.
  • 14:00 Usurbilgo emakumezko eskubaloi senior taldearen aurkezpena.
  • 14:00-12:30 Saizar sagardotegiaren eskutik festa inguruan 3 sagardo kupel egongo dira.
  • 14:00-16:00 Txikitixa Lierni eta Eider Tolosa trikitilariekin.
  • 15:45 Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia.
  • 16:00-19:00 puzgarriak.
  • 17:15 Txirri, Mirri eta Txiribiton.
  • 18:30 Amaia Zubiriaren Kontzertua.
  • 18:30-20:30 Saizar sagardotegiaren eskutik festa inguruan 3 sagardo kupel egongo dira.
  • 20:00 Sonakay taldearen Kontzertua.

ZINEMARAKO 100 SARRERA ZOZKETA

Antolatzaileek jakinarazi dute, bezeroenganako Arreta Gunean Cinesa Urbilerako 50 sarrera bikoitz zozketatuko direla 30/06/2019 baino lehen erabiltzeko: “Bezeroenganako Arreta Gunera hurbildu eta parte-hartze kupoia bete besterik ez duzu. Irailaren 17an, astelehenean, egingo dugu zozketa eta eguerdiko 14:00tan jakinaraziko ditugu 50 irabazleak, gure webgune eta sare sozialetan. Sariak 29/09/2018 baino lehen jaso behar dira Bezeroeganako Arreta Gunean (Ordutegia: astelehenetetik ostiralera 11.00etatik -14.30etara eta 16.30etatik-20.30etara, eta larunbataetan 21:30ak arte)”.

OHarra

Eguraldi txarra egingo balu zentro barnean karpak eta eta haur jokoak zabaltzeko lekua izango da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.