Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga usurbildarrek ‘Landareak Lantzen’ agenda-liburua kaleratu dute

Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga (Arg.: Argia)

Irailaren 25ean (asteartea), Argiak, 2019ko Landareak Lantzen agenda-liburua Azpeitiko azokan aurkeztuko du. Elikadura burujabetza sustatzeko Azpeitian zabaldutako Elikagunearekin elkarlanean egingo da aurkezpena. Iaz bezala, Landareak Lantzen agenda-liburua, Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga usurbildarrek egin dute. Aurkezpena Azpeitiko Azko Plazan egingo da, 11:00etan.

Landareak Lantzen agenda-liburua

Jakoba Errekondoren jakintza eta Antton Olariagaren ilustrazioak elkartzen dituen 2019ko Landareak Lantzen agenda-liburua dagoeneko salgai dago ARGIAren Azokan 12 euroan. Baita liburu-dendatan, baratzeari eta baserriari lotutako denda eta sindikatutan, Durangoko Azokan edo Jakoba Errekondoren herriz herriko hitzaldietan ere: “Lan-tresnak, baratzerako lanabesak dira 2019ko agenda honen gai ardatza, eta aurkezpenean gai horrek izango du bere islada. Bi egile hauek aurrez aurre entzun eta liburua sinatuta eskuratu nahi duenak aukera paregabea du aurkezpenean: 11:00etan Azoka Plazan izango da, eta ez da jai-girorik faltako”.

bi usurbildar

  • Antton Olariaga Aranburu (Usurbil, Gipuzkoa, 1946) komikigilea da. Arte Ederretako ikasketak egin zituen Valentzian aurrena eta Bilbon gero. Valentzian bertan Las Provincias egunkarian hasi zen kolaboratzen marrazkilari gisa, eta ondoren Cuadernos para el Diálogo aldizkari ospetsuan. Publizitatean eginiko etapa labur baten ondoren, eta bere euskaltasunak bultzaturik, Zeruko Argia aldizkarira bidali zituen lanak, froga gisa. Lanok onartuak izan ziren, eta orduan hasi zen Olariagaren ekarri oparoa euskalgintzari, gero eta harreman estuagoan. Bilbora etorririk, laster ugaritu zituen kolaborazioak prentsan (Anaitasuna) eta argitaletxeetan (Saioka…). Alderdi biok, egunean eguneko lanak eta liburugintzak, albisteak eta ilustrazioak, garrantzi berezia izango zuten beti bere lanean, egundaino.
  • Jakoba Errekondo Salsamendi (Usurbil, Gipuzkoa, 1961) paisajista eta agronomoa da. Euskal Herriko aditu handienetakoa landareen eta gizakion arteko harremanari dagokionez, erreferentzia Euskal Herriko jendartearentzat, baita komunikatzaile trebea ere. Hainbat hedabidetan aritzen da landareak, paisaia, baratzezaintza, lorezaintza eta abarri buruz. ARGIA astekarian duela 22 urte hasi eta astero astero idatzi du gai hauen inguruan eta dagoenerako 1000 artikulutik gora argitara eman ditu bertan. Euskadi Irratian 32 urte daramatza bere kontsultategi ezagunarekin. Lau liburu idatziak ditu: Etxe barrurako landareak (Elhuyar, 1995), Euskal Herriko sagardoa (Iñigo garcia de Eulaterekin batera, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak-Elhuyar, 1997), Bizi Baratzea (Argia, 2015) eta Altza Porru (Antton Olariaga, Asisko, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Mattin, Axpi, Josevyski eta Zaldieroa ilustratzaileekin batera – Argia, 2016).

Elikagunea

Euskal Herriko elikagaien topagunea da Elikagunea, Azpeitiko Azoka Plazan kokaturik. Euskal Herriko elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa. Azpeitia zentro bezala hartuta 150 km-ren bueltan ekoizten diren elikagaiak soilik biltzen dituen gune bat da, heziketa gunea, dastaketa gunea, sukaldea, Basque Label harategia eta janari dendak osatua.

150km-ren bueltan ekoiztutako lehengaiekin osatutako elikagaiak, bertan hazitako animalietatik eratorritako produktuak edota euskal portuetan itsasoz deskargatutako arraina aurkitu dezakegu bertan. Lehengai bakarreko produktuetan %100 da bertakoa eta eraldatutako elikagaien kasuan %50ak gutxienez betetzen du baldintza bera. Kalitate ziurtagiri eta ekoizpen mota anitzak eta Euskal Herriko herrialde desberdinetako produktuen erreferentziak ditugu.

a

argitalpen gehiago

  • Bizi Baratzea: Baratzeari buruzko jakintza orokor eta osatua biltzen duen liburu eder honek eman zion hasiera proiektuari.
  • Altza Porru: Euskal Herriko zortzi marrazkilari hauek elkartu zituen Jakoba Errekondoren azalpenen hariak: Antton Olariaga, Asisko, “mattin” martiarena, Ainara Azpiazu “Axpi”, Joseba Larratxe, Unai Iturriaga, Unai Gaztelumendi eta Zaldieroa.
  • Landareak Lantzen 2018: Urte honetan dago erabilgarri lehen agenda-liburua, aurkeztu berri den 2019ko agendak bezala, egile dituena Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga.
  • Liburuez gain, Bizi Baratzea webgunean aurki dezakezu landareei buruzko informazioa, etengabe berritzen dena. Bertako buletinean izena emanez gero, astelehen goizetan posta elektronikoz jasoko duzu aste horretako edukien bilduma, doan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.