Urriaren 6ko Akelarreren kontzerturako sarrerak salgai Usurbilen, Aginagan eta Orion

Urriaren 6an (larunbata), Akelarre musika taldea entzun eta ikusteko azken aukera izango da. Non? Aginagako San Praixku jaietan, frontoian. Gau horretan ez da musika joko duen talde bakarra baina bai bera ikusi eta entzuteko sarrera ordaindu beharko dena. Guztira lau talde arituko dira, doakoak baina Akelarre ikusteko sarrera ordaindu behar da, zehazki 12€. 

Aginagako Jai Batzordeak irailaren 8an lehen sarreren salmenta egin zuen, Aginagako Eliza Zaharrean. Antolatzaileek jakinarazi dute oraindik sarrera gehiago geratzen direla. Emanaldi egunean bertan eskuragarri jartzekoak ziren arren, Aginagako Jai Batzordeak adierazi du sarrerak hiru gune ezberdinetan jarri dituztela salgai:

  • Usurbilen, Aitzaga tabernan,
  • Aginagan, Aginaga Sagardotegian.
  • Orion, Orioko Kolon Txiki tabernan.

Urriak 6, gaueko egitaraua

  • 19:00 Elektropapo Elektrotxaranga (bokatak egongo dira salgai txosnan).
  • 22:00 Dj Bull+Akelarre. Sarrera: 12 euro.
  • 02:00 Gozategi. Irekia, doan.
  • 04:00 Goizaldera arte, Dj Bull eta DJ Elepunto Eliza Zaharrean eta Karpan.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.