Zinemaldian eskainiko diren “Oreina” eta “Dantza” filmek Usurbil eta Aginagarekin lotura estua dute

Irailaren 21etik 29ra Donostiako 66. Zinemaldia ospatuko da. Dagoneneko  filmen egitaraua prest dago. Bereziki bi proiekzio aipatzeakoak dira, Txintxua Films-ek ekoitzitako bi lan: “Oreina” eta “Dantza” filmak. “Oreina” filma 2017ko udazkenean grabatu zen, Aginagako  eta Usurbilgo inguruetan (Mapil, Sarikola, Usurbilgo tren gelokia,…) bereziki eta “Dantza” filmean Orbeldi Dantza Taldeak parte hartu du.

Sarrerak

Bi film hauek Donostiako Zinemaldian ikusgai izango dira, egun eta ordutegi hauetan. Sarrerak irailaren 16an (igandea) jarriko dituzte salgai, 09:00etan. (Informazio gehiago: sansebastianfestival.com)

“OREINA” (Zuzendari Berrien Saila)

  • Irailak 25, asteartea: 09:30ean Antzoki Zaharra(prentsa eta akreditatuek lehentasuna) eta 16:30ean Kursaal, 2.
  • Irailak 26, asteazkena: 20:30ean Antiguo Berri, 6.
  • Irailak 27, osteguna: 18:45tan Trueba, 1.

“DANTZA” (Sail Ofizialean)

  • Irailak 23, igandea: 22:00tan Antzoki Zaharra (prentsa eta akreditatuek lehentasuna).
  • Irailak 24, astelehena: 22:15tan Victoria Eugenia Antzokia.
  • Irailak 25, asteartea: 20:30ean Principe, 7.
  • Irailak 26, asteazkena: 16:00tan Principe, 7.
  • Irailak 29, larunbata: 18:30ean Antiguo Berri, 2.

“Oreina”

Usurbilgo tren geltokia

Donostiako 66. Zinemaldiaren Zuzendari Berrien atalean lehiatuko da Koldo Almandoz zine zuzendari donostiarraren “Oreina” filma. 2017ko irailean eta urrian, “Oreina” Aginagan eta Usurbilen aritu ziren grabatzen. Baita Orion, Oiartzunen, Donostian, Hernanin eta Tolosan. Sei asteko grabazioetan, 60 profesionaleko lan taldeak parte hartu zuen.

a

  • Zuzendaritza eta gidoia: Koldo Almandoz.
  • Iraupena: 85 minutu.
  • Estreinaldia: 2018ko irailaren 28an.
  • Aktoreak: Laulad Ahmed Saleh, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraia Elías eta Erika Olaizola.
  • Sinopsia: “Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu. Periferia horretan, jatorri desberdineko pertsonak gurutzatuko dira: elkarri hitzik egin gabe bizi diren bi anaia, norabiderik gabe dabilen mutil gaztea, zelatan dabilen eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea. Khalil, industriaguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute”.
  • Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.
  • Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.
  • Muntaia: Laurent Dufreche.
  • Musika: Elena Setien eta Ignacio Bilbao.
  • Arte zuzendaria: Mikel Serrano.
  • Soinua: Alazne Ameztoy eta Xanti Salvador.
  • Makilaia eta ilea: Kizkitza Retegui.
  • Jantziak: Leire Orella.

“Dantza”

Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea filmazioan.

Txintxua Films-ek ere ekoitzi du “Dantza” filma. Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako film honek ere Usurbilekin lotura estua du. Usurbildarrak ageri baitira dantzan. Euskal Herriko hainbat txokoetan grabatzen aritu da Esnal azken urteotan. Tartean, iazko maiatzean Leitzan (Nafarroa). Hantxe, grabazio haietan parte hartu zuen Orbeldi Dantza Taldeak. Aurrerapentxo bat iazko Donostiako Zinemaldian proiektatu zuten arren, aipaturikoa, 2018an estreinatuko dute “Dantza”. Donostiako Zinemaldian ikusgai izango da,Sail Ofizialean proiektatuko dute, lehiaketatik kanpo.

a

  • Zuzendaritza eta idoia: Telmo Esnal.
  • Sinopsia:Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat”.
  • Produkzio diseinatzailea: Koldobika Jauregi.
  • Koreografoa: Juan Antonio Urbeltz.
  • Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.
  • Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.
  • Muntaia: Laurent Dufreche.
  • Musika: Pascal Gaigne.
  • Soinua: Alazne Ameztoy, Xanti Salvador.
  • Makilaia: Lola López.
  • Ilea: Itziar Arrieta.
  • Jantziak: Arantxa Ezquerro.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.