Etxerat Elkartea: “Ez dago inongo aurrerapausorik Espainiar Gobernuaren aldetik”

Arg.: Etxerat Elkartea

Etxerat Elkarteak ikasturte berri honen hasieran, euskal preso politikoen hurbilketaren harira azken hilabeteetan izandako espekulazioen baitan, egoera, posizioa eta irakurketa plazaratzeko ezinbestekotasuna ikusi du: Kea saldu du espainiar Gobernuak; euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da”. Ikasturte berri honen hasieran Madrilgo Exekutiboak ez duela inongo aurrerapausorik eman baieztatu du Etxeratek, eta ausardia eskatu dio, konpromisoak hartu eta horiek betetzeko. Euskal jendarteari, indar politiko eta sindikalei eta instituzioei, aldiz, beste bultzada bat galdegin die, urriaren 20an Donostian egingo den manifestazioan parte hartzera deitzearekin batera.

Etxerat Elkartea

  1. Espetxe politikari dagokionez eta zehazki, presoen urrunketaren bukaerari dagokionez, ez dago inongo aurrerapausorik Espainiar Gobernuaren aldetik.
  1. Duela urte bat Salbuespeneko neurria den urrunketak presoen senideengan eragiten duen zama arintzeko Frantziar Gobernuak konpromiso bat hartu zuen eta konpromiso aurrera eramaten ari den bitartean, duela 29 urte martxan jarritako urrunketa bere horretan mantentzen du Espainiar Gobernuak.
  1. Udako balantzea: Bisitak egitera zihoazela, euskal preso politikoen 5 senide eta gertukoek bi kotxe istripu jasan dituzte. Algecirasera dijoan euskal presoen senideen autobusa harrikatu dute. Bertan 11 lagun zihoazen, Algecirasetik Puerto eta Sevillarako norabidean beste senide batzuk jasotzera zihoanean erasotua izan zen. Ohitura denez, ixiltasun mediatiko eta politikoa etorri ziren. Ez dituzte presoak hurbildu, urrunago dauden espetxeetara eraman dituzte.
  1. Urrunketaz mintzatzen danean, ezin dugu soilik ulertu 270 euskal preso politikoei eragiten duen neurriaz, baizik eta preso ororen gertukoengan eragina duen neurri batetaz hitz egiten ari gara; 4.000tik gora euskal herritarrek haien bizitza, segurtasuna, osasuna eta ekonomia kolokan jartzera behartuak izaten dira. Salbuespeneko espetxe politikaren ondorioz, minutu gutxi batzuk konpartitzeko milaka kilometro egitera behartuta daude senide eta lagunak. Espetxean dituzten senideen aurka presioa eraiteko tresna bezala erabiltzen dituzte euren gertukoenak. 16 hildako eragin dituen eta gu guztiok biktima potentzialak bihurtu gaituen epaiketa eta epailerik gabeko inposatutako kondenaz ari gara.
  1. Kea saldu du Espainiar Gobernuak. Euskal gizartearen itxaropenarekin jolastu du, behingoz sufrimenduaren agertokia atzean uzteko itxaropen horrekin hain justu, eta bereziki gure itxaropenekin jolastu du; berez gogorra den egoerari, ziurgabetasuna eta frustrazioa gehitu dizkio. Ardura ez da soilik berea, baina komeni da gogoratzea dispertsio politika martxan jarri zuen alderdi bera dagoela orain Espainiar Gobernuan.
  1. Norberaren egoera aztertu gabe, euskal preso politiko guztiei aplikatu zitzaien urrunketa modu sistematiko eta unibertsalean. Zigorra haien etxetik gertu betetzea arau legala bezala jasotzen zuen garaiko espetxe legeriak, baina hala ere, 1989ko apirilean eta maiatzean, eta geroztik gaurko egunerarte, euskal preso politiko guztiak urrunduak izan ziren. 1996an Expetxe Araudia erreformatu zuten eta araua desagertu zen ordutik ematen den egoera legalari estaldura emanez.
  1. Urrunketa ez da legezkoa, nahiz eta aplikatu ondoren estaldura legala eman zioten. Espainiar Gobernuaren estrategia izan daiteke urrunketa, baina inola ere Zuzenbideko Estatuaren estrategia.
  1. Europa mailako zuzenbide estandarrekin ez dator bat urrunketa. Europear Kontseiluaren 17. Eta 24. espetxe arauak gogoratu nahi ditugu eta baita ere Nazio Batuen Asanblada Orokorraren 43/173 erresoluzioaren 20. printzipioa. Gainera, berezki aipatu nahi dugu 474 aldeko botoekin eta 143 kontrako bozka eta abstentzioekin duela ia urte bete, 2017ko urrian hain justu, Europako Parlamentuaren osoko bilkurak onartutako Bergeron Txostena. Presoen urrunketa guztiz gaitzesten du bere 29. puntuan, presoen senideen aurkako zigor gehitua dela argudiatuz. Gogoratu nahi dugu PSOEko europarlamentarien botoak Bergeron Txostenaren aldekoak izan zirela.
  1. Senideengan zailtasunak eragiten dituztelako urrunketa bertan behera utzi behar dela esaten dute kasu onenean. Ez ditu zailtasunak eragiten, ezin dugu hain modu errazean urrunketaren ondorioak laburbildu; eutsiezinezko egoera eragiten du: sufrimendua eta heriotzak. Beste batzuen ustetan, urrunketaren amaiera amorrua, biktimismoa eta gorrotokoa ekiditeko asmoz proposatzen da. Eta hori onartezina da. Urrunketak biktimazioa eta orain gainera, berbiktimazioa eragiten du, baina inola ere ez biktimismoa.
  1. 30 urteren ondoren pairatutako heriotzek, zauriek, erasoek eta sufrimenduren ondoren, urgentziazko konponketa besterik ikusten den honetan, zuhurtzia eta pazientzia bakarrik eska dakigukete pentsatzen dute batzuek, baina ezin digute horrelakorik eskatu. Ez dakigu norekin eta zein helburuekin negoziatzen duen Espainiako Gobernuak ustezko hurbilketa, baina gogorazi nahi diogu gure segurtasuna, gure osasuna eta gure bizitzen inguruan negoziatzen ari direla. Ez dakigu norekin hitz egiten duen, baina gurekin EZ; ez dakigu norekin erabakitzen duen, baina alde batean uzten gaituzte gure bizitzen gaineko erabakiak hartu bitartean.
  1. Ausardia eskatzen diogu Espainiako Gobernuari, ez soilik konpromisoak hartzeko garaian, horiek bete ahal izateko garaian ere bai. Euskal gizarteari, indar politiko zein sindikalei eta instituzioei, ahalegin berri bat eta bultzada bat egiteko esfortzua eskatzen diegu, inmobilismoaren hesia gainditzeko eta erresoluzioa lortzeko bidean egin beharreko esfortzua.
  2. Helburu honekin, datorren urriaren 20an “Orain Presoak!” izeneko dinamikak deituriko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu. Salbuespeneko espetxe politikarekin behingoz amaitzeko behin betiko aurrerapausoa lortzeko, ezinbestekoa izango da Donostiako kaleak betetzea. Egun horretan ez ditugu gure senide eta lagun prosoei bisitak egingo, eta Donostian izango gara, behingoz, presoen hurbilketa eta gaixo direnen askatasuna exijitzeko.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.