Irailaren 21etik 23ra Zubietan ospatuko den “Iraultza Txikien Akanpadan” parte hartzeko deia

Lurralde Askea mugimenduak irailaren 21etik 23ra “Iraultza Txikien Kanpaldia” antolatu du Zubietan. Pasa den ostegunean prentsaurrekoa eman zuten hiru eguneko ekimenaren berri emateko. Mahai baten bueltan, haurren jostailuak, baserritik ekarritako barazkiak eta desobedientziari buruzko liburuak zituztela aurkeztu zuten Iraultza Txikien Akanpada (ITA): “Bertan konplizitateak eraiki, elkarrekin hausnartu eta konspiratu, egin dezakeguna irudikatu eta alternatibak praktikan jarriko ditugu. Hala ere, batez ere, adin guztietako herritarrok gozatu egin nahi dugu elkarren konpainian”. Bizitza erdigunean jarriko dutela esan dute, eta eremua antipatriarkala, antikapitalista, komunitarioa, autoeratua, autokritikoa, borrokalaria eta alaia izatea nahi dutela.

a

egitaraua

Irailak 21, ostirala

  • 16:00 Ongi etorria eta asanblada eta espazioa antolatzeko auzolana.
  • 19:00-21:00 “Lurrikararen erdian, gu berri bat?” mahai ingurua. Gonbidatuak: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, Emakumeen Mundu Martxa, Amankomunak eta Hiritarron Harrera sarea.
  • 21:30 Afaria.
  • Ondoren, gaubela: “Erradikalak gara!” bertso-antzerkia.

a

Irailak 22, larunbata

  • 08:30 Gosaria.
  • 09:15 Asanblada.
  • 10:00Herri mugimenduen eta instituzioen arteko harremanak, ezinak eta eginak” saioa. Gonbidatuak: Larraitz Ugarte (EH Bildu), Laura Perez (Orain Bai), Maravillas Gaztetxea eta Josebe Iturrioz (Medeak).
  • 10:00Eraso matxistak gure espazioetan” saioa. Bi azpisaiotan banatuko dira, biak ala biak, ez mixtoak. Emakumeentzat “Trapu zikinak aztergai” saioa. Gonbidatuak: Bilgune Feminista, Ezker Abertzalea eta Joxemi Zumalabeko kideak. Gizonezkoentzat “Zergatik egiten dugu gizonok eraso? Zer egin egiteari uzteko?” saioa. Gonbidatuak: Gizonenea, Zipriztintzen eta Toka-ko kidak.
  • 10:00Bizitza burujabetza: alternatibak ezagutzen eta saretzen” saioa. Euskal Herri osotik dagoeneko beste klabe batzuetan lanean ari diren esperientziak ezagutzeko aukera egongo da. Ondorengo proiektuak izango dira, besteak beste: Abaraska (Etxebizitza), Orduña (Elikadura), Mbolo kooperatiba (Lana), Garesko errota (Energia), Koop57 (Finantza etikoak) eta Arteako Venta (Elkarbizitza).
  • Goiz partean, “Jolastu eta eraiki” gunea, umeentzako jarduerak, altxorraren bilaketa.
  • 13:30 Bazkaria eta bakarrizketa: “Buruhausteak”, Nere Arriola akoteraren eskutik.
  • 15:00-16:00 Emakumeentzako espazioa.
  • 16:00  “Behetik eraldatzen, mugimendu txuri klase ertainekoetatik?” mahai-ingurua. Gonbidatuak: Gladys Giraldo (Mugimendu feministako aktibista kolonbiarra), Anabel Sanz (Ongi etorri errefuxiatuak eta Feministaldiko kidea) eta Afaf Al Haoui (Munduko emakumeak “Babel”).
  • 16:00 “Herri mugimenduen borroka moldeak” saioa. Eztabaidagai: gatazkak, biolentziak eta aliantzak. Gonbidatua: Joxemi Zumalabe Fundazioa.
  • 16:00 “Bizitza burujabetza” mahai-ingurua. Lurraldearen birjabetza: herri boterea bizitzarako espazioak berreskuratzeko. Gonbidatuak: Amaia Oleaga, Andoni Egia eta Beñat Irasuegi.
  • Arratsalde partean, “Jolastu eta eraki” gunea. Jolas libreak, eskulanak, antzerkia sortu, mozorroak,…
  • 19:00-21:00 “Elkarrekin konspiratu, piztu ditzagun etxeak eta kaleak” ekimena. Egin nahi dugu zerbait elkarrekin, behetik gora herri boterea eraikitzen.
  • 20:00 Thoreauren inguruan musika, poesia eta misterioa.
  • 21:30 Afaria.
  • Ondoren, gaubela: Probresiak eta Rukula taldeak.

a

Irailak 23, igandea

  • 08:30 Gosaria.
  • 09:15 Asanblada.
  • 10:00 “Procés catalá. Euskal herrigintzako ikasgaiak” saioa. Gonbidatuak: Iñigo Robredo (CUPeko idazkari nazionala), Unai Apaolaza (Zergatik ez?) eta Pello Otxandiano (Sortu).
  • 10:00 “Jendarte likidoa, militantzia likidoak?” saioa. Eraginkortasuna, konpromisoa eta antolaketa eredua. Gonbidatuak: Saioa Iraola (Bilgune Feminista),  Txomin Poveda (Soziologo eta militantea) eta Garoa Gartziandia (Talde prozesuen bidelagun).
  • 10:00 “Elkarrekin konspiratu, piztu ditzagun etxeak eta kaleak” ekimena. Egin nahi dugun zerbait elkarrekin behetik gora herri boterea eraiktzen jarraitzeko?
  • Goiz partean, “Jolastu eta eraiki” gunea. Eskulanak eta jolas libreak.
  • 12:30-13:30 Puntu… eta jarraian? Akanpadaren itxiera.
  • 14:30 Bazkaria.
  • 16:00 Ekitaldia: erraustegia gelditu zutenei aitortza.
  • Ondoren, erraustegira martxa (Gipuzkoa Zutik).

Informazio gehiago

One response to “Irailaren 21etik 23ra Zubietan ospatuko den “Iraultza Txikien Akanpadan” parte hartzeko deia

  1. Pingback-a: Bilbon eta Lasarte-Orian erraustegien aurkako protestak egin dira | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.