Udarregi Ikastolak beka-sistema propioa eskainiko die urtero bere bazkideei

Udarregi Ikastolak irakaskuntzaren finantzazioari laguntzeko asmoz, beka-sistema propioa eskainiko die urtero bere bazkideei. Jarraia argibide beka-sistemaren inguruko argibideak:

Helburua

  • Seme-alabak Udarregi Ikastolan matrikulatzeko laguntzea.
  • Ordaintzeko arazoak dituzten ikastolako bazkideei laguntzea.

Ezaugarriak

Laguntzak 3 eta 16 urte bitarteko ikasleen oinarrizko kuotari eragiten dio.

Kuota honen barruan diruz laguntzen dira:

  • Administrazioak ordaintzen ez duen hezkuntza-gastua (kuota osagarria, elkartasun kutxa).
  • Ikastolak zuzenean ikasleari hornitutako materiala (Chromebook barne).
  • Ikasleen asegurua.
  • Irteera pedagogikoak (zenbateko mugatua 60 €)

Ez dira diruz lagunduko:

  • Liburuen erosketa (LiburuTruk eskaintzen da).
  • Ikastolaz kanpoko zerbitzuak: garraioa, goizeko/arratsaldeko zaintza, jangela, eskolaz kanpoko jarduerak.
  • Kurtso amaierako irteera.
  • Bazkide kuota.

Baldintzak

  • Ikastolako bazkide izatea.
  • Eusko Jaurlaritzako 2018/19 beka eskatua eta 2017/18 ikasturtekoa onartua izatea. (Eusko Jaurlaritzak ukatuko balio, Ikastolak ere ukatu egingo lioke).
  • Egoera berezietako beka eskatzen dutenek Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza Ikastolaren izenean jarri beharko dute eta deskontatuko egingo da Ikastola bekatik.
  • Ikastolako beka jasotzea helburu duen beste laguntzarik ez izatea.
  • Ikaslearen etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak hartuko dira kontutan unitate familiarra zenbatek osatzen duten zehazteko (Udaleko bizikidetza agiriarekin justifikatuko da).
  • Familiako kide guztien urteko diru-sarrera gordinak hartuko dira kontuan.
  • Egoera berezietako beka jasotzeko lehentasuna Usurbildarrek izango dute, diru kopurua Usurbilen erroldatutakoen artean banatuko da lehenik.
  • Ez da hobaririk kontutan hartuko, hala nola, familia ugaria izatea, elbarritasuna…
  • Eskaera eta inprimaki guztiak idazkaritzan nahitaez aurkeztu beharko dira ikastolak ezarritako epean. Ez da epez-kanpoko eskabiderik onartuko. Eusko Jaurlaritzaren beka-epe bera izango du ikastolako bekak.
  • Epea: irailak 17tik urriak 1era.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Beka-laguntza eskatzeko honako dokumentazioa aurkeztu beharko da ezinbestean:

  • Azken errenta-aitorpena (2017 urtekoa), familiako tutorea(k) hartzen dituena. Egin ezean, urte horretako diru-sarrerak ziurtatzen dituen agiria(k).
  • Beste diru-sarrerarik balego, berau ziurtatuko duen egiaztagiria: Premiazko diru-laguntzak (Foru Aldundiaren edo udaletxearen agiria), RGI-DBE (Lanbideko agiria), …
  • Banandutako gurasoen kasuan, hitzarmen erregulatzailea aurkeztu beharko da.
  • Udaleko bizikidetza agiria.
  • Eskatzaileak eskabidea ebazteko beharrekotzat jotzen duen beste edozein dokumentu edo ziurtagiri.
  • Eusko Jaurlaritzak 2017-18 (aurreko ikasturtekoa) diru-laguntza onartua izatea.
  • Elkarbizitza-ziurtagiria.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

  • Ikastolak izango duen urteko zenbatekoaren poltsa: 10.000€ izango da, zenbateko hori bitan banatuko delarik, egoera berezietarako 6.000 € eta kuota murrizketarako 4.000€. Zenbatekoa urtero aztertuko da eta ikastolaren egoera ekonomikoaren arabera aldatu daiteke, egoera txarrean ezabatzera iritsiz. Artezkaritza Kontseiluak, Ikastolak indarrean duen beka arautegia kontuan hartuta, ikasturtero bekak bideratuko ditu. Zenbatekoa aldakorra izan daiteke indarrean dauden proiektuen egoera ekonomikoaren baitan. Ikastolaren beken zenbatekoaren diru-banaketa egiteko errenta baxuko egoeran dauden familiek izango dute lehentasuna, egoera berezian daudenak.
  • Egoera berezietarako beka: Ikasleari kuotaren zenbateko osoa deskontatuko zaio edo eskatzaile kopuruaren baitan, berauen eta diru-poltsaren arteko proportzioa kalkulatuko da, eskaera guztien artean diru kopuru hori gainditzen bada. Lehentasuna Usurbildarrek izango dute. Udarregiko beka onartuz gero, ikastolak diruz lagundutako kuotei dagozkien beherapen portzentajearekin ordainduko ditu 2018/2019 ikasturtean (irailaren 1etik abuztuaren 31a arte). Gainontzeko beste kuota guztietan ez da beherapenik izango.
  • Kuota-murrizketa: Dagoen diru-poltsa eskatzaileen artean banaketa proportzionala (prorrateoa) eginez banatuko da.

Diru-lagintza motak

1. Kuota finkoaren planteamendua (Kuota ordaintzeko zailtasunak). Helburua ikasturteko kuota finkoa ezartzea da hileroko aldaketak saihesteko:

  • Familiarekin hitzarmena sinatzen da.
  • Familiei kuota finkoko planteamendua egiten da. ((Kuota-H.S. bekak)/12).
  • Hezkuntza Saileko beka ikastolaren izenean jartzen da.

2. Kuota-murrizketa:

  • Dagoen diru-poltsa eskatzaileen artean banaketa proportzionala (prorrateoa) eginez banatuko da.

3. Egoera bereziak:

  • Ikastolako diruz lagundutako kuoten %100 estalita egongo da.
  • Errenta maila baxua duten familiei laguntzera zuzendua dago.
  • Gainditu ezin diren errenta-mugak (€):

Informazio gehiago: www.udarregi.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.