Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ere Iraultza Txikien Akanpadan parte hartzeko deia egin du

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ere asteburu honetan (irailak 21,22 eta 23) Zubietan burutuko den Iraultza Txikien Akanpadan parte hartzeko deia egin du: “Erraustegiaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun taldeok datorren asteburuan Zubietan egingo diren ekimenetan parte hartzeko deialdia indartu nahi dugu. Ondorengo kolektiboek osatzen dugu Erraustegiaren Aurkako Mugimendua: Hernanin Zero Zabor, Lasarteko Aire Garbia, Andoaingo Ipar Haizea, Usurbil Zero Zabor, Donostia Bizirik! eta Gipuzkoa Zutik. Asteburu osoan zehar Iraultza Txikien Akanpada egingo dugu Zubieta herrian Lurralde Askea mugimenduak deituta. Bertan bestelako Euskal Herri bat amesten dugun herritar eta herri mugimenduak batuko gara, programa eder bat eta elkarren konpainiaz gozatzeko. Herri mugimendu gisa, guk ere gogoetarako baditugu gaiak. Horrez gain, Euskal Herri osoko jendearen topagune izango denez, eskertu nahi dugu hau Zubietan egitea aukeratu izana, erraustegiaren aurkako borrokari ikusgarritasuna emanez”.

Bi ekimen berezi kontuan hartzeko

Asteburuko egitarauan antolatu diren erraustegiarekin zuzenean lotutako bi ekimen nabarmendu du mugimenduak:

  • Irailaren 23an, igandea, bazkalostean 16:00etan erraustegia gelditu zutenei aitortza: “Helburua izango da balioan jartzea orain urte batzuk erakundeetan pertsona batzuek egin zuten lan ona. Erakutsi zuten multinazional eta bankariei aurre eginez, herritarren mesede diren erabakiak ere har daitezkeela. Orain gainera, erraustegia gelditu zuten bi pertsona gogor zigortu nahi dituzte (Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin) eta babesa adierazteko baliatuko dugu.”

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zubietako errausgailuaren eraikitze proiektuaren arduradunaren arteko akordioa, proiektua bertan behera uzteko. Irudian, Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakaria), Carmelo Aguas (UTE Gipuzkoa CGRko gerentea) eta Iñaki Errazkin (Ingurumen diputatua).

  • Gipuzkoa Zutikek antolatuta, erraustegira eta makro-kartzelara buzo zurien martxa egingo da: “Eta ondoren Gipuzkoa Zutikek antolatuta, erraustegira eta makro-kartzelara buzo zurien martxa egingo dugu. Ekimen jendetsua izango da eta baliatuko dugu agintariei argi uzteko herritarrok ez dugula halako azpiegitura kutsakor eta bihozgaberik onartuko”.

ekimenetan parte hartzeko deia

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak herritar guztiei dei egin die asteburuko ekimenetan parte hartzeko: Erraustegia eta bestelako azpiegitura erraldoiek herritarron artean ez duela inolako zilegitasunik erakustea oso garrantzitsua da. Erabat demostratuta dago alternatiba hobeak badirela, askoz gehiago birziklatzeko, askoz merkeagoak, eta ekonomiari eta ingurugiroari halako sarraskiak ekiditeko modukoak”.

zubietara joateko deialdi lokalak

Inguruko herrietan Zubietara elkarrekin joateko deialdi lokalak egin dira.

  • Irun: 14:30 tren geltokian, 14:37koa hartzeko.
  • Oiartzun: 14:40 tren geltokian 14:50ekoa hartzeko.
  • Errenteria: 14:45 tren geltokian, 14:53koa hartzeko.
  • Pasaia: 14:45ean tren geltokian 14:57koa hartzeko.
  • Donostia erdialdea: 15:00etan Easoko Euskotren tren geltokian, 15:13eko trena hartzeko.
  • Lasarte-Oria: tren geltokian 15:15ean, 15:25ean datozenak jaso eta Zubietara abiatuko dira.
  • Andoain: 15:15etako bus berdea, lehentxeago geltokietan.
  • Usurbil: zutabea 15:15 Mikel Laboa plazan, 15:30ean aterako da.

Horrez gain, beste herrietatik datozen lagunei dei berezia egin zaie, ahal dela, garraiobide publikoak erabiltzera gomendatzen da. Jende asko espero dute deitzaileek, eta beraz, aparkatzeko arazoak baleude, Zubietako hipodromoan aparkaleku handi bat dago eta bertan uztea eskatzen da.

Informazio gehiago

2017ko maiatzaren 27an, ehundaka gazte, haur, heldu, Zubietako erraustegira eta makro-kartzelara martxa antolatu zuten.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.