Bilbon eta Lasarte-Orian erraustegien aurkako protestak egin dira

Bilbon erraustegiak sustatzen dituzten enpresari eta eragileen Europako Kongresua egiten ari dira egun hauetan eta horren testuinguruan, astean zehar erraustegien aurkako hainbat protesta egin dira: asteazkenean Bilbon eta ostegunean Lasarte-Orian. Gaur eta asteburuan berriz Zubietan “Iraultza Txikien Akanpada” hasiko da.

Guggenheim museoan elkarretaratzea

ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak, asteazkenean, irailak 19, Bilboko Guggenheim museoaren atarian elkarretaratzea burutu zuen. Zabalgarbiko hondakinak errausten dituen industriari bere protesta azaldu zioten. Egun hori berezia zen, izan ere CEWEP Europako errauste planten patronala Bilbon irailaren 19tik eta 21era artean biltzarra egiten ari delako, Zabalgarbi erraustegiak antolatuta. Ekitaldiei hasiera afari batekin eman behar ziotenez Guggenheim museoan, han bertan antolatu zen elkarretaratzea. Bizkaitarrei Gipuzkoatik Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta iritsitako herritar taldea batu zitzaien.

Zero Zabor Bizkaian elkargunea 2017ko udaberrian sortu zen, bere baitan bilduz hainbat erakunde ekologista, alderdi politiko, sindikatu eta gizarte mugimendu:  “Bizkaiko gizartea Zero Zaborreko egoerara bideratzea lortu nahi badugu, ildo horretan lan egin beharra dago, eta Aldundia behartu, hala jardun dezan, Plan berri bat landuz. Ekologistak Martxanek eta beste eragile batzuek dei egiten dugu Hondakinen Plan berri bat sortzearen aldeko espazio iraunkor eta partekatua eratzearen alde. Hainbat gizarte-eragileren arteko espazio mankomunatua izango litzateke, Bizkaian hondakinen murrizketa eta tratamendu iraunkorra lantzea helburu duena. Berdintasunezko gizarte iraunkor eta bidezkoak eraiki ahal izateko, bestelako eredu baterako trantsizioa egin behar dugu, bizitzaren eta planetaren artapena erdigunean kokatuko duena. Aurrez aurre dugun konplexutasunaren aurrean, ezinezkoa da banan-banako erantzuna ematea, baina, era berean, ezinezkoa da aldaketa sozialak eragitea. Aurrera egiteko, ezinbestekoa da sareak eratzea, elkarrekin lan egitea eta diskurtsoak, borrokak eta mugimenduak uztartzea”.

Hondakinen Errausketari “Waste to Energy, W2E” eufemismoz deitzen dion CEWEP Europako erraustegien patronalak Rotterdamen (Holanda) egin zuen 2016n bere 8. batzarra  eta  bertan iragarri zuen 2018ko kongresua Bilboko Zabalgarbin burutuko duela.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: @AlfonsoRiosV, @albafatu, @ErrausAurkMugi, @UdalBerri, @LABsoziala

Gazteen manifestazioa Lasarte-Orian

Ernai gazte mugimenduak deituta, erraustegia geratzeko manifestazio jendetsua egin zen ostegunean Lasarte-Orian.  Okendo plazatik abiatu eta Bugatiko gasolindegi ondoan amaitu zen manifestazioa.

ERNAI-ren ADIERAZPENA

“Gaur hasi da erraustegien Foroa Bilbon. Gaur hasi eta bihar arte luzatuko den elkargunea izango dena, elite politiko eta ekonomikoen mesedetara lanean dabiltzan gorbatadunak elkartuko dituena. Honako foroa beste hainbat lekutan geldiarazitako proiektuan zergatiari entzungo eginez burutuko dute, besteak beste, Belfasten gelditutakoa. 

Erraustegia egungo sistema kapitalista heteropatriarkalaren ikonoa da, gutxi batzuen etekin ekonomikoa jartzen baitu gu guztion bizitzen gainetik. Haien engranajearen beste pieza bat gehiago da erraustegia. Izan ere, bulego ilunetan itxitako eta jatetxe garestietan ospatutako tratu milionarioak izan dira haien boterearen berme eta xede nagusia. Argi dago erraustegiak ez diola herriaren interesei erantzungo, gutxi batzuen poltsikoen mesedeei baizik. Berriro ere poltsikoak diru ustelez beteko dituzte erraustegia beharrezkoa dela diotenek. Proiektu txikitzaile hauek babesten dituztenek ongi dakite gizartearen kalterako proiektuak direla. Herritarrak itotzekoa da haien intentzioa, kasu honetan itoko gaituen aire kutsatzailearen bidez, eta maskarilak banatuko dizkigute isilik egon gaitezen.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: @ernaigazte, @ameslaria, @noaua, @OlaiaMatxain, @MaiderGalardi eta LABsoziala

Argi dago EAJ-ak PSE-ren laguntzarekin zabaldu nahi duen eredua dela honakoa, Gipuzkoan zein Euskal Herri osoan, konstruktora eta lagunekin hitzarmenak egin eta poltsikoak diruz betetzea ahalbidetuko diena. Herritarron hitzari entzungor egin eta gu guztiok heriotzera kondenatuko gaituen proiektua, hilkortasun tasa %13 eta minbizi kasuak %3,5 igoaz inguruko eremuetan.

Herriaren hitza alde batera utzi eta haien interes pribatuen aldeko apustua egin du beste behin ere EAJ-ak. Hau baita beraien ustez herriaren alde lan egitea. Baina argi geratu da Gipuzkoako herritarrok ez dugula proiektu txikitzaile honen aldeko apusturik egiten, ikusi besterik ez daude lehengo urtean burututako manifestazio jendetsuak eta Zubieta inguruan dauden herritarrek behin eta berriz antolatutako ekimen arrakastatsuak.

Aste honetan bertan antolatutako ekimen ugariek beraiek urduritzea eragin duela argi geratu zaigu. Antolatutako mobilizazio guztien aurrean erantzun bat eman beharrean, beraien komunikabideak martxan jarri dituzte, proiektu txikitzaile hau zuritzen saiatuz eta bederatzi hilabeteren bueltan eraikitze lanak bukatuko dituztela argitaratuz. Halako makroproiektua hain denbora gutxian eraikia izan dela jakiteak, langileen lan baldintza prekarioak ikustarazten ditu, gau eta egun egon baitira lanean, ahalik eta denbora gutxienean lanak bukatuta egon zitezen, EAJ eta bere aliatuen mesedetan.

Gazteok ere prekarietatea zer den ondotxo dakigu, gure bizitzak zeharkatzen baititu gure egunerokoan. Bizi baino irautera kondenatzen gaituzte, gutxi batzuk aberastu daitezen produktu hutsak bilakatzen gaituzte, eskulan merke gisa erabiltzen gaituztelarik. 

Egoera hau salatzeko, urriaren 11, 12 eta 13an Euskal Herriko hiriburuetan zehar ibiliko da Gazte Bira. Beraz, hemendik gure gonbidapena zuek guztiak bertan parte hartzera animatu zaitezten. Argi dugu, beste bizimodu baten aldeko apustua egin behar dugula. Beraz, alferrikako alferrikako azpiegitura kutsakor eta garestiak eraikitzeari utzi eta gure bizitzak kutsatu nahi dituztenen aurrean, gu guztion bizitzak erdigunean jartzera goaz. Gazteok argi dugu, herriaren aurkako iruzurrik ez dugu onartuko. Merkatua eta interes pribatuak lehenesten dituen ereduaren aurrean, bizitzaren aldeko apustua egiten dugu. Euskal Herrian BIZI nahi dugulako, maskarilak kendu eta erraustegia geldituko dugu; zuen inperioa hankaz gora jartzeko lehen pieza botako dugu. Gurekin jai duzue!

Utzi bizitzak kutsatzeari! Erraustegia gelditzera goaz! Gazteon oraina borrokan da!”

a

Iraultza Txikien Kanpaldia

Lurralde Askea mugimenduak irailaren 21etik 23ra “Iraultza Txikien Kanpaldia” antolatu du Zubietan.

Egitaraua eta informazio gehiago: klik

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.