Usurbilgo EHBildu: “Aire garbia arnastu nahi dugu eta ez dugu militarrik nahi gure inguruan”

Donostiako Udalak Loiolako kuartel militarra Zubietara lekualdatu nahi duela-eta, Usurbilgo EHBilduk adierazpen bat kaleratu du eta mozio gisa aurkeztuko du datorren irailaren 25ean Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan egingo den osoko ohiko bilkuran.

“Gaia ez da berria”

Usurbilgo EHBilduk berria komunikabideen bitartez jakin zuela adierazi du; Donostiako Udalak Loiolako kuartel militarra Zubietara lekualdatzeko eskatu diola Espainiako Gobernuari hain zuzen: “Berriki jakin ahal izan dugu, honako kasuan ere komunikabideen bitartez, Donostiako Udalak Loiolako kuartel militarra Zubietara lekualdatzeko eskatu diola Espainiako Gobernuari. Antza, Donostiako Udalak Loiolako kuartelak hartzen duen lurzorua berreskuratu nahi du, hiriaren garapenarentzat garrantzitsua delakoan. Gaia ez da berria. Hamar urte baino gehiago pasatu dira orduko alkate Odon Elorza Madrilera joan zenetik proposamen bertsuarekin. Proiektu hori, beraz, aldian-aldian haizatzen dute Donostiako ordezkari instituzionalek, euren beharren eta interesen arabera”.

EHBildu kezkatua dago Zubietarako dituzten egitasmoak direla eta. Zubieta eta Usurbil ingurua larrialdi egoeran daudela ohartarazi du: “Zubietan ez ezik, Usurbilen ere izango dute eraginik, proiektu batak zein besteak: gure etorkizunaren jabe izan nahi dugu, inongo inposiziorik gabe, aire garbia arnastu nahi dugu eta ez dugu militarrik nahi gure inguruan. Ez Donostian, ez Zubietan, ez inon!”.

“Auzo-lotsa”

EHBilduk kaleratutako adierazpenean auzo-lotsa sentitzen dutela adierazi du, EAJ lekualdatzeez hitz egiten eta negoziatzen entzuten dutenean: “Berriki, Eneko Goia bera Txaldatxurren egon da, 36ko altxamenduko lubakietako bat izan zen tokian. Hain justu, 2017ko urtarrilean Aranzadik gudari baten gorpuzkiak atera zituen handik, Eneko Goia bertan zela. Zer nolako paradoxa: 36ko gudariak han borrokatu ziren gure lurrak defendatzeagatik, eta orain, Donostiako alkateak Espainiako Armadari eskaintzen dizkion lur berberak dira. Euskal gizarteak ez du kuartelen lekualdatzerik behar. Are gehiago, garai politiko berri hauetan. Militarrak eta Espainiako segurtasun indarrak Euskal Herritik alde egiteko eta desmilitarizaziorako akordioa da behar duguna”.

Hiru eskakizun

Irailaren 25eko osoko ohiko bilkuran hiru eskakizun egingo ditu EHBilduk:

  1. Usurbilgo udalbatzak dei egiten die Donostia eta Gipuzkoako ordezkari instituzionalei Zubieta bakean uzteko eta zubietarrei aditzeko. Proiektuok bertan behera utzi eta zubietarren etorkizuna zubietarren esku uzteko eskatzen diegu.
  2. Usurbilgo Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari eta lurralde antolaketarako arduradunei esku hartzeko eskatzen die. Eskusaitzetan proposatu diren proiektuen eskalak eta dimentsioak Donostia gainditzen du, eta, horrenbestez, ezinbestekoa da eskualdearen iritzia aintzat hartzea. Eneko Goiak, ordea, Donostiatik Donostiara egindako proposamena egin du, gainerako guztiei erreparatu gabe.
  3. Usurbilgo udalbatzak Donostiako udal-gobernuari, eta, bereziki Eneko Goia alkateari, eskatzen dio Loiolako kuartelak Zubietara lekualdatzeko asmoari uko egiteko. Ez ditugu militarrak gure herrian eta bere inguruan izan nahi. Gainera, ez du zentzurik Europako herrialde militarizatuenean kuartel berri bat sortzeko proposamenak, ez Zubietan, ez Loiolan, ez inon. Horregatik, eztabaidaren muinari heltzeko eskatzen diogu, hau da, nola lortu Gipuzkoaren eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa. EHbildu prest dago zeregin horretan bide-lagun izateko.

Testu osoa irakurtzeko: EHBildu-Usurbil-Mozioa

osoko ohiko bilkurako gai zerrenda

Lehen aipatu moduan, irailaren 25ean (asteartea), osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Bilkuraren amaieran, galdera eta eskaeren orduan hitza hartzeko aukera dago.

  1.  12018/05/29ko ohiko bilkurako aktaren onespena.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko uztailaren 9tik irailaren 14ra (2018/0793-2018/1076).
  3. HAASetako A-78 (Zapategi) eremuko hirigintza ezaugarrien Aldaketa Puntuala sustatzeko Michelin España y Portugal S.A., Gureak Lanean S.A., Elkarlanean Fundazioa eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko Hirigintza Hitzarmena behin betiko izaeraz onartzea.
  4. Mozioa: Loiolako kuartel militarra Zubietara lekualdatu nahi dutela-eta.
  5. Galdera-eskaerak.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.