Buzo zurien martxak Zubietako erraustegiraino iritsi ziren eta Ertzaintzak indarkeriarekin erantzun zuen


Erraustegira jan ziren bi zutabeak.  Arg.: Dani Blanco/Txintxarri

Igande arratsaldean, Gipuzkoa Zutikek deituta eta hainbat herri mugimenduen babesarekin, ehundaka herritar hurbildu ziren Zubietako plazara. Ondoren, erraustegira oinez abiatu ziren, erraustegiaren aurkako buzo zurien martxa jendetsua bilakatu zelarik. Plazatik abiatu eta gora, errausketaren zero gunera abiatu ziren, errausketaren aurkako aldarriak ohikatuz. Ertzaintzaren elikopteroa Zubieta gainean zebilen bueltaka guztia kontrolatuz. Zubietako Lanbide Eskolaren parean bi zutabetan banatu ziren martxan parte ari ziren, haur, gazte eta helduak.

This slideshow requires JavaScript.

Ertzatzaren hesia

Bi zutabeak obrak egiten ari diren eremu parera gerturatu zirenerako, Ertzaintzak osatua zuen hesiarekin topo egin zuten.  Bi zutabeetan joandako herritarrek, herri bidektik beti, ezin izan zuten aurrera egin, ertzainek eragotzi baitzieten. Eraikitzen ari diren erraustegia inguratzen duten mendi bide denak itxi zituen Ertzaintzak.

a

Lehen zutabea

Lehen zutabeak denbora batez bertan egon ondoren atzera egin eta herrira jaistea erabaki zuen. Tartean bigarren zutabearekin elkartzeko asmoa izan arren, azkenean ezin izan hori gauzatu. Jaitsi baino lehen taldeko argazkia ateratzeko aukera izan zuten inongo arazorik gabe

This slideshow requires JavaScript.

Bigarren zutabea

Bigarren zutabean berriz, egoera bestelakoa izan zen. Martxa baketsuan parte hartzen ari zirenak bertan zirela, Ertzaintzak ingurutik alde egiteko eskatzen hasi ziren. Denonak diren herri bide eta mendi magaletik mugitzen ez zirenez,  Ertzaintzak indarkeria erabili zuen modu baketsuan ziren martxako herritarren aurka. Zaurituak izan ziren, borra, golpe eta bultzaden ondorioz.

This slideshow requires JavaScript.

Airez kontrolatu zituen Ertzaintzak Zubietako plazatik erraustegira igotako martxalariak eta erraustegiaren bueltan herri bide guztietan agente armatuak jarri ziren pasabide oztopatuz. Kamerez grabatu zituzten manifestariak: “Ertzaintzak jarrera oldarkorra erakutsi zuen une batean baino gehiagotan, guztiz jarrera baketsu eta aldarrikatzailea adierazten ari ginen buzo zurien aurka. Ezin izan zuten eragotzi martxa. Beste behin, guztion poltsiko eta osasuna kaltetuko duen erraustegiaren aurkako salaketa plazaratzea lortu genuen, hain zuzen, errausketaren zero gunean bertan”. 

Txalo artean

Lehen zutabeko herritarrak aurrenak izan ziren Zubietako erdigunera jaisten. Bigarren zutabekoei itxarotea erabaki zuten, izan ere Ertzaintzarekin izandako liskarren ondorioz beranduago jaitsi ziren. Multzoka hasi ziren gerturatzen plaza ingurura eta bertan zeudenek txalo artean agurtu zituzten.

 

Zaurituak

Ekimenean parte hartu zuten guztiek plazan ziren, inor ez zen atxilotua izan. Bai ordea hainbat zauritu. Tentsioko uneak bizi izan ziren bigarren zutabean, hauen aurka kargatu eta hainbat zauritu eragin zituen. Zauritu gehienak Ertzaintzak emandako bultzakaden ondorioz izan ziren: lepoan, bizkarrean, besoan, besteak beste. Bultzakaden ondorioz sastraketara eroritako jendeak ere zauriak egin zituen. Argazkiak ikusi besterik ez dago.

This slideshow requires JavaScript.

Sare sozialetan zabaldutako bideoak

Informazio gehiago

Oharra

Atal honetan agertzen diren argazkiak sare sozialetatik eta komunikabide ezberdinetatik hartu ditugu. Jarraian izenak: @txintxarrieus, @JulenBegi, @gara_miantzi, @petxarroman, @ErrauskAurkMugi, @larbelaitz, @noaua, @topatu_eus, @GipuzkoaZutik, @ikiagirre, @hirual, @Establishment69, @XibgolaUsurbil, @argia, Dani Blanco, Ibai Arrieta.

One response to “Buzo zurien martxak Zubietako erraustegiraino iritsi ziren eta Ertzaintzak indarkeriarekin erantzun zuen

  1. Pingback-a: EAMak irailaren 23an gertatu zenaren inguruko prentsa oharra kaleratu du | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.