Eguzki mugimenduak astebeteko epean Oria errioan bi isurketa gertatu direla jakinarazi du

Ezkerrean, Leitzarango isurketa Oria errioan, isurketaren jatorria bertatik gertu zegoen. Eskubian, Olaberriako isurketa, edukiz ezberdina bada ere Andoaingoaren itxura bera zuen. (Arg.: Eguzki)

Eguzki mugimendu ekologistak Oria errioan astebeteko epean bi isurketa gertatu direla ohartarazi du. Lehena Leitzaran ibaian (Andoain) gertatu zen eta bigarrena Orian bertan, Olaberrian. Bi kasuetan, isurketaren berri izan orduko 112arekin harremanetan jartzearen ondorioz, isurketen jatorria eta arduradunak topatzea posible izan dela adierazi du Eguzkik: “Arrakasta txiki honek (beti ez baita jakitea lortzen isurketaren jatorria eta arduraduna) agerian uzten du zein garrantzitsua den isurketen berri ahalik eta azkarren ematea”.

Leitzaran ibaian gertatutakoa

Leitzarango isurketa (Arg.: Eguzki)

Irailaren 15ean isurketa gertatu zen Leitzaranen, Andoainen, Leitzaran ibaia Oriaratzen den puntutik oso gertu, Renfeko zubiaren inguruan zuen jatorri eta denbora tarte batean ibaiko ura, batez ere ezkerreko aldeko ibai bazter alde zuri-zuria ikusten zen: “Guk ez genuen hildako arrainik edo antzekorik topatu baina kontuan hartzekoa da antzeko isurketa bat gertatu zela uztailaren bukaeran isurketaren jatorriaren zantzurik topatu ez bazen ere. Kasu honetan kostata bada ere, URAko ikuskaria eta Udaltzainen arteko lanak emaitza onak eman zituen: isurketak, konponketa lanak egiten ari zen etxe batean izan zuen jatorria eta pintura txuria bota zuten arraskatik behera. Kontuan izan behar da margoak, ura koloreztatzeaz gain, oso kutsakorrak izatera irits daitezke nagusiki metal pisutsuak (beruna, kadmioa, merkurioa) eta konposatu organiko hegazkorrak dituztelako. URAk Udalaren esku utzi du lege-haustearen kudeaketa”.

Eguzkiren arabera, isurketa honek ur-beltzekin edo hondakin-urekin zerikusia duen beste arazo bat utzi du agerian: “Leitzaranen ezkerraldeko etxeko ur-beltzak ibaira isurtzen dira zuzenean.  Gai hau ezaguna da Eguzkikoontzat, izan ere, askotan salatu dugun gaia da eta. Uste dugu  badela garaia arazo honi irtenbidea emateko, tristea baita XXI. mendean, Biotopo izendatuta dagoen ibaia ur-beltzen isurketekin zikintzea (naiz eta herrigunea babestutako gunetik kanpo dagoen), Adunako araztegira bidali beharrean. Horregatik, Andoaingo Udalari Leitzarango hondakin-urak araztegira orain bideratzeko eskatzen diogu”.

Olaberrian gertatutakoa

Olaberriko isurketa irailaren 20an gertatu zen. Kasu honetan ere, kolore zuria hartu zuen Oria ibaiko urak, Estanda Oriaratzen den inguruan: “Mantxa ibaian gora jarraitu eta Arcelor-Mittal-etik irteten zela ikusi genuen. Dirudienez depositu batean izan zuten matxuraren ondorio izan zen isurketa. Kasu honetan ere ez genuen hildako arrainik topatu baina enpresaren jarduera mota kontuan izanik, Ura Agentziaren emaitzen zain geratzen gara, isurketak eragin duen kaltea zehaztu ahal izateko. Garbi geratzeen dena, isurketak, lantegi batek edo gure etxetatik eginak izan, denak ibaiak kutsatzen dituztela, ingurumena kaltetzen dutela”.

Informazio gehiago: www.eguzki.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.