Zubietan burutu den Iraultza Txikien Akanpadara jende ugari gerturatu da

Arg.: Txintxarri

Pasa den ostiraletik igandera bitartean, Zubietan Iraultza Txikien Akanpada burutu da Zubietan. Jende ugari gerturatu da Zubietara. Iraultza Txikien Akanpadan aldaketak egiteko elkartu ziren. Agian ez dena, ez egun batean baina bai pauso txikiak emanez. Sistema kapitalista eta patriarkala zalantzan jarri, sistema hori osatzen duten eguneroko elementuetatik abiatuta: etxebizitza, lana, energia, jabetza pribatua, elikadura, finantzak, kultura, aisialdia… Burujabetzan oinarritutako alternatibak bilatzeko asmoz, bestelako Euskal Herri bat amesten duten herritarrentzako eta herri mugimenduentzako hiru eguneko egitasmoa izan da. Asteburuan hainbat hitzaldi, mahai inguru, kontzertu eta proposamen eskaini dituzte. Jendetza batu da eztabaidetara, eta elkarrekin konspiratzeko lekua bilakatu dute erraustegia eraiki nahi duten herrian.

Irantzu Jauregi, Lurralde Askea mugimenduko kidea: “Herri mugimenduetan, sindikatuetan edota bestelako elkarteetan sartuta dabilen jendea elkartu nahi izan dugu. Euskal Herriko saltseroak bildu gara hemen. Hiru egunez elkarrekin hausnartu, eztabaidatu eta konspiratu nahi dugu, konplizitateak eraiki, eta aurrera begira zer egin daitekeen planteatu”.

Jarraian Iraultza Txikien Akanpadako hainbat argazki eta bideo:

Irailak 21, ostirala

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Gipuzkoa Zutik, Gorka Rubio, Lurralde Askea, Noaua! eta uoderra

Irailak 22, larunbata

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Argia, birasuegi, Eneko del Amo, Gipuzkoa Zutik, Ikiagirre, Lurralde Askea, Noaua!, Suah_Sua, Txintxarri, uonderra eta xabirastorza.

Irailak 23, IGANDEA

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: arasanse, Argia eta Suah_Sua

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.