Igandean Zubieta eta Luzean taldeak aurrez aurre, Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalean

EndikaAbril-GipuzkoaPilotaFederazioa1Zubieta Taldea (2018-09-16) Arg.: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa

Irailaren 9an Enrique Abril Errebote Txapelketari hasiera eman zitzaion eta dagoeneko itzuli bateko ligaxka jokatu dute guztiek, denek denen aurka, irailaren 9tik 23ra bitartean. Aurten Euskal Herriko lau talde lehiatzen aritu dira, aurreko edizioko berak. Gipuzkoatik Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta) taldeak eta Lapurditik Luzean (Donibane Lohizune) taldea. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izan dira. Igande honetan (irailak 30) Zubietako errebote plazan finala jokatuko dute, 11:00etan (eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).  Aurten ere Zubieta eta Luzean izango dira aurrez aurre Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalean.

EndikaAbril-Xingola1Bigarren jardunaldia, Zubieta-Luzean (Zubieta, 2018-09-16). Arg.: Xingola

Puntuazioak

  1. Zubieta, 6 puntu
  2. Luzean, 5 puntu
  3. Txost, 4 puntu
  4. Behar Zana, 3 puntu

Enrike Abril2018

Azken hiru urtetako final bera

Azken hiru urtetako final bera izango da aurtengoa; 2013an ere aurrez aurre izan ziren Luzean eta Zubieta taldeak finalean. Guztietan Luzeanekoek jantzi dute txapela. Denboran atzerago eginda ere neurtu dituzte indarrak donibandarrek eta zubietarrek. 1989an, Zubietakoak izan ziren txapeldun; Yoko Garbi 13-8 gailendu zitzaion Luzeani.

  • 2013-14 denboraldian: 13-5
  • 2015-16 denboraldian: 13-5
  • 2016-17 denboraldian: 13-4
  • 2017-18 denboraldian: 13-7

27 final jokatu ditu Luzeanek

Enrique Abril Errebote Txapelketaren 27 final jokatu ditu Luzeanek (aurtengoarekin, 28.a; 2012tik honako final guztietara sailkatu da), eta berak ditu txapel gehien: 17 (beste 10 aldiz izan da txapeldunorde).

  • Aviron Bayonnais, 14 txapela (6 aldiz azpitxapeldun)
  • Kapito Harri, 11 txapela (7 aldiz txapeldunorde)
  • Behar Zana, 4 txapela (8 aldiz txapeldunorde)
  • Noizbat, 4 txapela (7 aldiz azpitxapeldun)
  • Endaiarrak, 2 txapela (behin txapeldunorde)
  • Zaharrer Segi, txapela bat (behin azpitxapeldun)
  • Yoko Garbi, txapela bat (6 aldiz azpitxapeldun).
  • Zubieta taldeak 5 final jokatu ditu (aurtengoarekin seigarrena), oraindik ez du txapelik jantzi. Igandean dute horretarako beste aukera bat.

EndikaAbril-GipuzkoaPilotaFederazioa2Bigarren jardunaldia, Zubieta-Luzean (Zubieta, 2018-09-16). Arg.: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.