Irailaren 29an Euskal Herriko 4. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala jokatuko da Usurbilgo frontoian

EH Sagardo txapelketa

Sagardoa Routek  antolatuta, larunbatean (irailak 29) laugarren urtez Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Aurten Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartu dute parte. Irailan zehar lau finalaurreko jokatu dira Beasainen, Goizuetan, Oñatin eta Urnietan eta azken erabakia, finala alegia, Usurbilen jokatuko da. Ekimen hau Usurbilen irailaren 23tik 29ra antolatu den 6. Sagastiak Loretan edizioaren egitarauan kokatzen da, “Usurbil sagarren bihotza, sagardoaren kultura” lemapean. 

12 sagardo dastatzeko aukera

12 sagardo dastatzeko aukera izango dute afaltzera gerturatzen direnek eta horien esku geratuko da aurtengo txapeldunaren izena. Euskal Herriko Sagardotegietako sagardoak inguratzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Horretarako, epaile izan nahi duten herritarrek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik. Afaltzen den bitartean egingo da puntuaketa lana. Finaleko afariko txartela 32€ren truke eskura daiteke honako lekuetan:

  • Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean (943 336 811 edo info@sagardoa.eus)
  • Usurbilen: Artzabal, Bordatxo eta Txiriboga tabernetan, Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba Elkartean eta Astiazaran sagardotegian.

Puntuazio sistema

Afariko epaileek ez dute jakingo zein sagardotegitako sagardoa ari diren dastatzen. Jendea afaltzen hasi orduko hasiko dira mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu beharko du 5-10 puntuen tartean, momentuan iruditzen zaionaren arabera. Finalaurreko bakoitzeko lehen bi puntuazio altuenak dituzten sagardotegiak automatikoki pasako dira finalera, eta gainontzeko sagardoak puntuazioaren arabera, hurrenez hurren. Finalaren ondoren bakarrik jakingo da finalistak zein izan diren. Finalaren amaieran lehen hiru irabazleen izenak esango dira puntuazio ordenean, eta gainontzeko bederatzienak ordena alfabetikoan.

Bertako produktuekin K.m. 0 otordua

Bertako produktuetan oinarrituko da finaleko afaria, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Sagardoarekin egoki doazen plater desberdinak dastatzeko aukera egongo da:

  • Basatxerri lontxeatua: Basatxerri urdaiazpikoa eta txorizkoa.
  • Entsalada: letxuga, tomatea, tipulina, oilaskoa eta arrautza egosia.
  • Ajoarrieroa: Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin.
  • Txuleta: Txuleta parrillan erreta.
  • Postrea: Idiazabal gazta sagar dultzearekin

18 herritako 41 sagardotegi

Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartu dute parte Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoian. Herriko sagardotegi batzuk ere parte hartu dute txapelketa honetan: Aginaga, Araeta, Astiazaran eta Urdaira sagardotegiek.

  1. ABURUZA Aduna
  2. AGINAGA Usurbil
  3. AKARREGI Hernani
  4. ALBERRO Hernani
  5. ALORRENEA Astigarraga
  6. AÑOTA Azpeitia
  7. ARAETA Zubieta
  8. ASTARBE Astigarraga
  9. ASTIAZARAN Zubieta
  10. BELTZENIA Urruña
  11. BEREZIARTUA Astigarraga
  12. CALONGE Igeldo
  13. EGUZKITZA Tolosa
  14. ELUTXETA Urnieta
  15. ETXEBERRIA Astigarraga
  16. EULA Urnieta
  17. GAZTAÑAGA Andoain
  18. GOIKOETXEA Lizartza
  19. IPARRAGIRRE Hernani
  20. IRIGOIEN-HERRERO Astigarraga
  21. ITXAS BURU Hernani
  22. IZETA Aia
  23. LARRARTE Astigarraga
  24. LARRE GAIN Hernani
  25. LIZEAGA Astigarraga
  26. OIANUME Urnieta
  27. OIARBIDE Astigarraga
  28. OIHARTE Zerain
  29. OLA Irun
  30. OLAGI Altzaga
  31. ORDO-ZELAI Oiartzun
  32. OTSUA-ENEA Hernani
  33. PETRITEGI Astigarraga
  34. REZOLA Astigarraga
  35. RUFINO Hernani
  36. SATXOTA Aia
  37. SETIEN Urnieta
  38. TXIMISTA Ordizia
  39. URDAIRA Usurbil
  40. UXARTE Zornotza
  41. ZABALA Aduna

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.