Urriaren 1erako Independentistak Sareak, EHko ANCrekin batera, elkarretaratzeak deitu ditu

Urriak1

Urriaren 1arako (astelehena), Kataluniako erreferendumaren urteurrenean, Independentistak Sareak, Euskal Herriko ANCrekin batera, elkarretaratzeak deitu ditu “Katalunia-Euska Herria. Bi herri, borroka bakarra. Visca la República Catalana!” lemapean. Elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dira.

  • IRUÑEA: 19:30ean Udaletxe aurrean.
  • BILBO: 19:30ean Arriaga plazan.
  • DONOSTIA: 19:30ean Udaletxe aurrean.
  • GASTEIZ: 20tan Andra Mari Zurian.

independentistak-logoa

“Herri katalanak Estatu espainiarraren errepresio bortitzari aurre egin eta egundoko demokrazia ariketaren bitartez argi erakutsi zuen bere nahia, eta Errepublika Katalana eraikitzeko agindu garbia adierazi zien eragile politiko eta sozialei. Aldi berean, Kataluniako burujabetza prozesuaren aurrean gogor agertu da ultranazionalismo espainiarra eta, berriro ere, bere aurpegirik bortitzena erakutsi du bere sustraiak frankismoan dituen 78ko Erregimenak.

Urriaren 1eko elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten dugu, gure elkartasun eta konplizitate osoa erakusteko herri katalanari, Errepublika Katalanarekin bat egiten dugula adierazteko, preso politikoen askatasuna exijitzeko eta espainiar Estatuaren errepresioa salatzeko”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.