Udarregi ikastolak ikasleen sarrera-irteeren modua beste era batera antolatuko duela jakinarazi du

udarregi-logoUdarregi ikastolak goiko eraikineko (Agerialde zena) ikasleen sarrera-irteeren modua aldatzera doazela jakinarazi du.  LHko ikasle kopurua dela eta, sarrera irteerak beste modu batera antolatzea erabaki dute. Ikastolatik argibide hauek eman dira:

Sarrerak

  • HHko ikasle eta familiak, orain arte bezala, jolaslekutik sartuko dira.
  • LHko ikasleek ez dute toki jakin bat izango mailaka jartzeko. Ordua gerturatu arte herriko kale, parke, frontoi eta inguruak erabiltzea gomendatzen da ikastolatik eta ordua iristera doan bezala ikastola gertura daitezela.
  • Ikastolara gerturatzean frontoi txikietan eta patioan egon daitezke eta txirrina jotzean ikastolara sartuko dira patioko atetik (atzekoa) edota sarrerako atetik (aurrekoa), inolako ilararik egin gabe (jolas garaitik sartzen diren bezala). Ezin da txirrina jo aurretik ikastolara eta geletara sartu.
  • Eguerdietan, jangelako ikasleak daudenez ezingo da 14:20ak arte patiora sartu.
  • Goizetan 9:00ak arte eta eguerdietan 14:30ak arte zaintzan edo jangelan ez dauden ikasleak, familien ardurapean egongo dira, inoiz ez jangelako eta zaintzako zaintzailearen edota irakasleen ardurapean.
  • Sarreretan ezingo da baloi eta pilotekin jolastu, ez jolaslekuan ezta frontoi txikietan ere.
  • Euria egiten duen egunetan, eraikin berriko aterpea HHko ikasleentzat izango da. Itxitako frontoi txikia LHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleentzat izango da eta beste frontoi txikia 4., 5. eta 6.mailakoentzat.

Irteerak

  • HHko ikasleak beti bezala irtengo dira.
  • Txirrina jotzean LHko ikasleak hasiko dira irteten.
  • LHko 1. eta 2. mailakoak HHko ikasleen ondoren, beraien ate beretik.
  • LHko 3., 4., 5. eta 6. mailakoak beraiei ondoen datorkien atetik (sarrerakoa edo patiokoa).
  • Familia ikaslearen bila etorriz gero bere seme-alabarekin adostu beharko du non itxarongo dion (beti toki bera izatea gomendatzen da).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.