Aginagako San Praixku jaiak urriaren 4tik 13ra bitartean ospatuko dira

Aginagakojaiak2

Aginagako San Praixku jaiak urriaren 4tik 13ra ospatuko dira. Jai parekide eta osasuntsuen aldeko jaiak izango direla aldarrikatuz, Aginagako Jai Batzordeak jaietara gerturatzeko deia egin die herritar guztiei. Herri guztietako jaietan egin den moduan, Aginagan ere  sexu erasoen protokoloa prest egongo da. Aginako Jai Batzordeak eraso batean aurrean nola jokatu jakiteko honako argibideak plazaratu ditu:

Aginagakojaiak3

  • Erasorenbat ikusiz gero, erasotuarengana joan eta laguntza behar duen galdetu.
  • Laguntza behar duela baieztatzen denean, lagundu eta txosnagunera gerturatu.
  • Txosnan eraso baten berri eman bada:
  1. Salaketa jasotzen duenak egiren ari dena utzi eta erasotuari kasu egin.
  2. Arretaz entzun (azalpenak, beharrak…) eta ez jarri zalantzan egoera.
  3. Leku fisiko seguru bat bermatu, entzun, lasaitu…
  4. Erasoa identifikatu eta zehaztu.
  5. Erantzuna eman, erasotzailearekin hitz egin eta argi azaldu ez dela halako jarrerarik onartuko eta gunetik kanporatu.
  6. Erasoren berri eman inguruan (ahoz aho, mikroz…). Morborik ez, erasotuarekiko errespetuz.
  • Salaketa(k) jakinarazteko telefonoa: 629 615 609

EGITARAUA:

Aginagakojaiak1

Urriak 4, osteguna: San Praixku Eguna

  • 11:00 Meza nagusia.
  • 12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, bertsolariek alaitua.
  • 17:00 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin, txanpaina gure kontu!
  • Ondoren, poteoa eta buruhandi bizkor bizkorrak.
  • 18:00 XVI. Gizonezkoen pilota finala.
  • 19:30 Sardina eta sagardo dastaketa musikaz alaitua.
  • Bitartean, XXXVI. Toka Txapelketa herrikoia.

Urriak 5, ostirala: Umeen Eguna

  • 10:00 Umeen jokoen hasiera.
  • 13:00 Umeen bazkari goxo goxoa, mmm…
  • 14:30 Umeen karaokea, eta noski, eguraldi bikaina gure zain.
  • 16:00 Puzgarriak.
  • 18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor bizkorrak.
  • 18:30 Ur zezenaren entzierroa, sagardotegitik irtengo da, prest?
  • Ondoren, apar festa!
  • 22:00 “Oreina” filmaren proiekzioa Eliza Zaharrean.

Urriak 6, larunbata: Gora Herria Eguna

  • 11:00 Txosna irekiera eta trikipoteoa hamaiketakoarekin Eliza Zaharrean.
  • 12:30 2019an Aginagan ospatuko den eskola txikien festaren logoaren aurkezpena.
  • 13:00 Kalejira Dj Bull-ek alaitua.
  • 14:00 Herri bazkaria. Sarrerak salgai Aginaga Sagardotegian: helduek 25 euro eta haurrek 12 euro.
  • Ondoren, Elektropapo elektrotxaranga.
  • Afalorduan, bokatak txosnan.
  • 22:00 Dj Bull frontoian. Sarrera: 12 euro.
  • 23:00 Akelarre frontoian. Sarrera: 12 euro.
  • 02:00 Gozategi frontoian.
  • 04:00 Dj Bull eta Dj Elepunto, Eliza Zaharrean eta karpan goizaldera arte.

Urriak 7, igandea: Erronka Eguna

  • 9:00 Tiro platoa.
  • 17:00 Herriko dantzari txikien erakustaldia plazan.
  • 17:30 Herritarren arteko herri kirolak, gazteak helduen kontra!
  • 19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.
  • 19:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da plazan, alaa….

Urriak 12, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen irteera soziedadetik, indarrak hartu ondoren.
  • 12:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
  • 15:00 Oilasko biltzaileen bazkaria frontoiko karpan.
  • 17:30 Txan magoa.
  • 18:30 Perkusio tailerra.
  • 20:00 Patata tortila txapelketa.
  • 21:00 Gazte afaria karpan.
  • 22:00 Andoni Ollokiegi bakarlaria.
  • 23:30 Oharkabe erromeria Eliza Zaharrean.
  • 02:00 Dj Seymar.
  • Ondoren, Karaoke baldarra.

Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna

  • 12:00 Molto-moto lasterketa.
  • 13:00 Tira txinas jaurtiketa.
  • 16:00 XXXVII. Mus Txapelketa Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
  • 16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
  • 17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.
  • 19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.
  • 24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.
  • 04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.
  • 07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!

Oharrak

  • Jubilatuen eskulanak ikusgai urriaren 4ean eta 7an goizez eta urriaren 4, 5, 6, eta 7an arratsaldez Apaizetxean.
  • Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
  • Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

Informazio gehiago

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.