EAMak irailaren 23an gertatu zenaren inguruko prentsa oharra kaleratu du

Erraustegira martxa2018iraila (36)Arg.: Ibai Arrieta

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak irailaren 23an gertatu zenaren inguruko prentsa oharra kaleratu du. Hain zuzen, Gipuzkoa Zutikek Zubietako erraustegira antolatutako mendi martxa baketsuaren aurka Ertzaintzak izan zuen jarrera, martxa oztopatuz eta herritarrei golpeak emanez.

Gipuzkoa Zutikek deituta eta hainbat herri mugimenduen babesarekin, ehundaka herritar hurbildu ziren Zubietako plazara. Ondoren, erraustegira oinez abiatu ziren, erraustegiaren aurkako buzo zurien martxa jendetsua bilakatu zelarik. Zubietako Lanbide Eskolaren parean bi zutabetan banatu ziren martxan parte ari ziren, haur, gazte eta helduak. Bi zutabeak obrak egiten ari diren eremu parera gerturatu zirenerako, Ertzaintzak osatua zuen hesiarekin topo egin zuten.  Bi zutabeetan joandako herritarrek, herri bidetik beti, ezin izan zuten aurrera egin, ertzainek eragotzi baitzieten. Eraikitzen ari diren erraustegia inguratzen duten mendi bide denak itxi zituen Ertzaintzak.

Erraustegira martxa 2018Erraustegira jan ziren bi zutabeak.  Arg.: Dani Blanco/Txintxarri

Lehen zutabeak denbora batez bertan egon ondoren atzera egin eta herrira jaistea erabaki zuen. Tartean bigarren zutabearekin elkartzeko asmoa izan arren, azkenean ezin izan hori gauzatu. Jaitsi baino lehen taldeko argazkia ateratzeko aukera izan zuten inongo arazorik gabe.

Bigarren zutabean berriz, egoera bestelakoa izan zen. Martxa baketsuan parte hartzen ari zirenak bertan zirela, Ertzaintzak ingurutik alde egiteko eskatzen hasi ziren. Denonak diren herri bide eta mendi magaletik mugitzen ez zirenez,  Ertzaintzak indarkeria erabili zuen modu baketsuan ziren martxako herritarren aurka. Zaurituak izan ziren, borra, golpe eta bultzaden ondorioz.

Ekimenean parte hartu zuten guztiek plazan ziren, inor ez zen atxilotua izan. Bai ordea hainbat zauritu. Tentsioko uneak bizi izan ziren bigarren zutabean, hauen aurka kargatu eta hainbat zauritu eragin zituen. Zauritu gehienak Ertzaintzak emandako bultzakaden ondorioz izan ziren: lepoan, bizkarrean, besoan, besteak beste. Bultzakaden ondorioz sastraketara eroritako jendeak ere zauriak egin zituen.

Martxa erraustegira-zaurituak (2)Arg.: Gipuzkoa Zutik

Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

“Pasa den igandean eta Lurralde Askeak antolatutako Iraultza Txikien akanpadaren ekimenaren baitan Gipuzkoa Zutikek antolatutako mendi martxa baketsuaren aurka Ertzaintzaren operatibo zabal eta handi baten bitartez, helikoptero eta guzti, adin guztietako ehunadaka herritaren protesta baketsua oztopatu eta golpeen bitartez jazartu egin zuten. Dozenaka zauritu izan ziren horietako batzuk ospitalera joan behar izan zuten.

Gertakari larri hauen aurrean zera salatu behar dugu. Klase politiko eta mass media geheinen ixiltasuna eta konplizitatea gertakari larri hauen aurrean. Harduradun egiten ditugu PNV eta PSE-EE-ko buruzagiak, baina zera galdetzen diogu ere gure buruari. Non daude, orain urte gutxi batzuk bere balkoietan hondakinen poltsak zintzilikatu zituzten herritarrak eta kalera atera zirenak arazo honi irtenbidea lortzeko beharrezkoak diren hondakinen bilketa eraginkorren aurka. Non daude beraien inposizio salaketak? Ixilik eta errepresioa eta inposizioa onartuaz daude gaur egun.

Eskerrak eman nahi dizkiogu nazioartetik ailegatu diren elkartasun eta gertutasunari. Errausketaren aurkako nazioarteko plataformak, GAIAK, adierazitako elkartasuna. Plataforma honetan munduan zeharreko 900 erakundeek parte hartzen dute.

Zoriondu nahi dugu baita ere asteburuan Zubietan era oso arrakastatsuan antolatutako iraultza txikien akanpada, Lurralde Askearen eskutik eta zoriondu nahi dugu Gipuzkoa Zutik ere.

Bukatzeko mezu bat bidali nahi dugu borondate oneko herritar orori. Ez etsitzeko, nazioartean gero eta erraustegi gehiago gelditzen ari direla. Orain gutxi Italian 12 egitasmo gelditu dituzte legez eta Zubietako erraustegia gezurrean, ustelkerian eta kriminalitatean oinarrituta dagoela. Eutsi goiari. Animo handiak guztie”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.