Astelehenean Troia eta Txikierdi artean auto batek su hartu zuen matxura mekaniko baten eraginez

IstripuaN634-4Arg.: Noaua!

Troia eta Txikierdi arteko mendi magaleko lanak aurrea doaz. Lanak amaitu bitartean ordea, egunero auto-ilara luzeak izaten dira N-634 errepidean. Langileek eta semaforo batek kudeatzen du ibilgailuen joan etorria, mendi aldera geratzen den bidea itxita baitago. Astelehen goizean gertaera larria gertatu zen troia parean. Donostiarako noranzkoan zegoen auto batek su hartu zuen matxura mekaniko baten eraginez, 11:45ak aldera. Argazkietan ikusi dezakezuen moduan, suteak autoa erabat kiskali zuen. 

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Josu Portu eta Noaua!

Donostiako suhiltzaileak bertaratu ziren sua itzaltzera, eta lanean aritu ziren bitartean, erabat itxita egon zen errepidea. Honen ondorioz, Zubieta eta Santuenea lotzen dituen herri bidean ere ilara luzeak izan ziren. Eguerdi parterako suteak eragindako arazoa konpondu zen eta orain, lanean jarraitzen dute Troia-Txikierdi arteko mendi magalean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.