Urriaren 4an Gipuzkoako Pentsionisten Biran parte hartzeko deia

U4

Urriaren 1ean Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna ospatu zen eta horren harira, aste honetarakoa hainbat mobilizazio deitu dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan.  Urriaren 6an (larunbata) herrialde mailako manifestazioa antolatu dute Donostian. Aurretik ere eskualdeetan hainbat dinamika iragarri dira, horien artean, Gipuzkoako Pentsionisten Bira. Usurbildik urriaren 4an (osteguna) igaroko da. Usurbilgo Gure Pakea Elkarteak, Santueneko Gure Elkarteak eta Aginagako Arrate Elkarteak bat egin dute deialdiarekin.

Urriak 4ko egitaraua

  • 10:30 San Inazioko autobus geltoki ondoko errotondan hitzordua jarri da eta handik oinez Usurbilgo udaletxera abiatuko dira.
  • 10:45 Usurbilgo udaletxean bizi duin baten aldeko eskaerak erregistrat eta ondoren oinez Troiara joango dira.
  • 11:30 Argazki aterako da Troiako puntu beltzean, “Puntu beltzik ez! Usurbil seguru eta jasangarria orain!” lemapean. Ondoren, Lasarte-Oriara oinez joango dira.
  • 12:30 Usurbilen egin bezala, Lasarte-Oriako udaletxean bizi duin baten aldeko eskaerak erregistratuko dira.
  • Eguerdian, Aginaga Sagardotegian bazkaria. Aurrez izena eman behar da Artzabalen, Gure Pakea Elkartearen bulegoan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.