Zubieta taldea Enrique Abril errebote txapelketako garailea izan da lehen aldiz

OLYMPUS DIGITAL CAMERAGoran: Josu Aizpurua, Ugaitz Rezola eta Joseba Aizpurua. Behean, Unai Azpiroz eta Jon Argote. Arg.: Noaua!

Pasa den igandean (irailak 30) Enrique Abril Errebote Txapelketa jokatu zen Zubietako errebote plazan. Aurten ere Zubieta eta Luzean aurrez aurre izan ziren txapelketan. Goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak aldera amaitu zen neurketa eta Zubieta taldea izan zen Enrique Abril errebote lehiaketako txapelduna. 13-9 irabazi zion Zubieta taldeak Donibane Lohitzuneko Luzean taldeari. Bost final jokatu ostean, seigarrengoan irabazi du lehen aldiz txapela Zubietak. Senide eta lagunez inguratuak ospatu zuten garaipena. Zorionak!

OLYMPUS DIGITAL CAMERAZubieta eta Luzean taldeko jokalariak. Arg.: Noaua!

6 final, txapela bat eta 5 aldiz azpitxapeldun

Zubieta taldea Enrique Abril Errebote Txapelketaren txapeldunen zerrendara batu da. 6 final jokatu ditu; txapel bat du eta 5 aldiz izan da azpitxapeldun. Luzeanek, aurten galdu arren, txapel gehien izaten jarraitzen du: 17, eta beste 11 aldiz izan da txapeldunorde. 28 final jokatu ditu, beraz, eta 2012tik honako guztietan izan da. Aurtengo edizioan Euskal Herriko lau talde lehiatu dira: Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune).

  • Luzean, 17 txapela (11 aldiz txapeldunorde)
  • Aviron Bayonnais, 14 txapela (6 aldiz azpitxapeldun)
  • Kapito Harri, 11 txapela (7 aldiz txapeldunorde)
  • Behar Zana, 4 txapela (8 aldiz txapeldunorde)
  • Noizbat, 4 txapela (7 aldiz azpitxapeldun)
  • Endaiarrak, 2 txapela (behin txapeldunorde)
  • Zaharrer Segi, txapela bat (behin azpitxapeldun)
  • Yoko Garbi, txapela bat (6 aldiz azpitxapeldun).
  • Zubieta taldea, txapela bat (5 aldiz azpitxapeldun)

Argazkiak

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa, Zubieta Pilota Elkartea, Xingola eta Noaua!

Bideoak

a

Euskaraldiarekin bat eginez

Erreboteafinala-Noaua14Arg.: Noaua!

Errebote partida amaitzean, jokalariek eta bertan zauden senide, lagun eta herritarrek Euskaraldia ekimenarekin bat egiten dutela adierazteko argazkia atera zuten.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.