Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak irabazi du Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoia

Sagardoa I29 (7)Arg.: Sagardoa Route

Sagardoa Routek  antolatuta, irailaren 29an laugarren urtez Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala jokatuko zen Usurbilen. Guztira Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartu dute parte. Irailan zehar lau finalaurreko jokatu ziren Beasainen, Goizuetan, Oñatin eta Urnietan eta finala Usurbilen. 228 pertsonek osatu zuten epaimahai herrikoia, Usurbilgo frontoian, afari bikainak eta giro paregabeak lagunduta. Txapelak Andoain, Aduna eta Astigarragara jon ziren. Sari berezi bat ere egon zen, epaimahai herrikoia saritu zen. Sagardo irabazlearen puntuaziora gehien hurbildu zen mahaikideei txapeldunaren sagardoa oparitu zieten.

a

Sailkapena

Final handiaren aurretik 4 finalaurreko izan ziren Beasainen, Goizuetan, Oñatin eta Urnietan, hurrenez hurren. Finalaurreko bakoitzeko lehen biak automatikoki sailkatu ziren Finalera eta gainontzeko bederatziak puntuazioz. Final handiaren ondoren jakinarazi ziren txapeldunaren eta ondorengo bi sagardotegien izenak puntuazio ordenaren arabera; eta gainontzeko bederatzi finalisten izenak ordena alfabetikoan.

2018ko irailaren 29an Usurbilen jokatu den final handian ondorengoa izan da sailkapena:

  1. GAZTAÑAGA SAGARDOTEGIA (ANDOAIN)
  2. ABURUZA SAGARDOTEGIA (ADUNA)
  3. IRIGOIEN-HERRERO (ASTIGARRAGA)

Lehen hiru sailkatuek Hazi Fundazioaren eskutik Eusko Label eta kalitatezko zigilua duten produktuen sorta bana jaso zuten, baita Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen oroigarria eta Usurbilgo Udalak ekitaldi honetarako bereziki landu zituen hiru oroigarriak, Uxoa Zumetak egindako Joxe Luix Zumetaren lanen serigrafiak.

Gainontzeko finalistak (ordena alfabetikoan)

  1. ALBERRO (HERNANI)
  2. ALORRENEA (ASTIGARRAGA)
  3. AÑOTA (AZPEITIA)
  4. ASTIAZARAN (DONOSTIA)
  5. BEREZIARTUA (ASTIGARRAGA)
  6. EGUZKITZA (TOLOSA)
  7. EULA (URNIETA)
  8. RUFINO (URNIETA)
  9. ZABALA (ADUNA)

Finalaurreko bakoitzetik automatikoki sailkatutako lehen biak:

Beasain (irailak 8)

  1. Zabala (Aduna)
  2. Alberro (Hernani)

Goizueta (irailak 15)

  1. Irigoien-Herrero (Astigarraga)
  2. Iruin-Astiazaran (Zubieta)

Oñati (irailak 21)

  1. Eguzkitza (Tolosa)
  2. Bereziartua (Astigarraga)

Urnieta (irailak 22)

  1. Alorrenea (Astigarraga)
  2. Añota (Azpeitia)

Herritarren neurrira egindako txapelketa

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Sagardoa Route, Noaua! eta Xingola

Euskal Herriko 41 Sagardotegitako sagardoak afaltzera inguratu diren guztien artean dastatu eta puntuatu ziren. Herritarrek parte hartu zuten txapelketa herrikoi honetan, sagardoa edatea zen baldintza bakarra, afaltzera eseri eta ateratzen zituzten sagardo desberdinak dastatu eta nork bere gustu eta iritziaren arabera nahi zuen puntuazioa eman zion, bostetik hamarrera.

Sagardoaren irrika herriz herri

Laugarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak lehengo ohitura bati heldu eta bidea egin nahi du sagardoaren irrika eta dastatzeak bere lekua har dezan berriro ere euskal kulturan. Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu baitzituen orduko Sagardogileen Elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa.

Laugarren edizio honekin Euskal Herriko txapelketa herrikoiak herri desberdinetan izan du bere lekua eta datorren urteari begira jarrita dago dagoeneko, finalaurreko eta finalak non egin herritarrekin batera landuz.  Herriz herri egiten diren eta sare horretan sartzeko interesa duten txapelketa eta Sagardo Egunekin elkarlanean antolatu du txapelketa herrikoia Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin, HAZI fundazioarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Beasain, Goizueta, Oñati, Urnieta eta final handia jokatu den Usurbilgo Udalekin batera.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.