Urriaren 7an GuraSOS-ek antolatuta “Idatzi eta margotu etorkizuna kolore biziz” ekimena Usurbilen

U7-GuraSOS

Urriaren 7an (igandea) “Idatzi eta margotu etorkizuna kolore biziz” izenburupean GuraSOS elkarteak haurrentzako ekimen berezia antolatu du Usurbilgo dema plazan, goizeko 11:00etan.

Zer egingo dute haurrek igandean?

Etorkizuna eraiki eta sortzera animatzen dituzte haur eta gaztetxoak: “Haurrek marrazki koloretsu bana egingo dute. Era berean, idaz tailerrean, taldetan, hizkuntzarekin jolasean jarduteko aukera paregabea eskainiko zaie. Bertan hitzekin jolasean, esaldiak, haikuak, leloak… josi, osatu eta erakusgai jarriko dira. Mural kolektibo batean txertatuko dute beraien irudimenez etorkizuna, nahi eta desio duten etorkizun hori. Eta denen artean irudimena dantzan jarrita sortuko denaren emaitzak beste bide berri bat hartuko du: marrazki-hitz horiekin latoizko kutxak ekoiztu eta salgai jarriko dira”.

Egitaraua

  • 11:00etan Usurbilgo Dema plazan: margoketa eta idazketa tailerrak, hizkuntza jokoak, horma irudi kolektibo baten margoketa.
  • Animatzaileak: Porrotx eta Ixabel Agirresarobe (Petra Ipurdian Bost Letraren bisita).
  • Hizkuntza laguntzailea: Yolanda Arrieta.
  • Marrazketa laguntzaileak: Susana Martin, Nora Izagirre eta Eider Makazaga.
  • Oharrak:
    – Margotzeko erabiliko den materiala ez da toxikoa izango.
    Haurrek kamiseta zahar bat eraman dezatela, margoekin jolasean lasai ibiltzeko.

Hitzartu

Hitzartu, hiri hondakinen kudeaketarekin dugun gatazka konponbide adosturantz eramango duen bide-orria diseinatzeko eskuhartze prozesua da. GuraSOS-ek jakinarazi duenez ingeniari talde batek Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeatzeko Plana erredaktatzen ari da. Horrekin batera, herritarren parte hartze prozesu bat eta defentsa juridikoaren finantzaketa aurrera eramaten ari dira, helburu batekin: “Gure haurrak eta etorkizuna babesteko. Ingurumena eta osasuna lehenetsiko duen adostasuneko irtenbide bat aurkitzeko. Garaiz gaudelako. Denen artean landutakoa beti ere onena izango delako”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.