Urriaren 5ean Donostiara iritsiko den “Tour Alternatiban” parte hartzeko deia

U5-Tour Alternatiba

Ekainaren 9an “Alda dezagun sistema, ez klima!” lemapean “Tour Alternatiba” bizikleta martxa abiatu zen Parisen eta urriaren 6an Baionan amaituko da. Aurretik  Donostiara helduko da, urriaren 5ean (ostirala) hain zuzen ere. Hainbat talde eta erakunde sozialek ekimen hau babestu dute eta ostiralerako egitarau berezia prestatu dute. Donostiara iritsiko da klima aldaketa salatzeko bizikletan 5.800 kilometroko ibilbidea egingo duten “Tour Alternatiba”Lau hilabetetan 200 etapa egin ditu bost herrialde zeharkatuz, eta iritsi den toki bakoitzean proiektu kaltegarrien aurkako borrokan nahiz alternatiba eraldatzaileak sortzen ari diren tokian-tokiko mugimenduekin elkartu da.

a

Ostiralean Zubietako erraustegiaren nahiz Donostiako Metroaren kontrako salaketak izango dira aldarrikapen nagusiak, Donostialdean ekonomia solidario eta eraldaitzailearen bidetik abian diren ekimenekiko sostenguarekin batera. Donostiatik igaro eta hurrengo egunean, Alternatiba Tourrak Baionan helmuga izango duen azken etapa beteko du. Urriak 6 eta 7 asteburuan oso jendetsua izango den Alternatiba Eguna ospatuko da Lapurdiko hiriburuan.

U5-Tour Alternatiba3

Erraustegia eta metroa, zentzugabekeria larriak

Zubietako erraustegia eta Donostiako Metroa zentzugabekeria larriak direla salatu nahi dute deitzaileek:

  • Erraustegia: “Gipuzkoan aldaketa klimatikoa eragiten duten gasen igorle nagusia izango delako. Errausketak klimaren beroketa larriagotzen du eta hondakinen birtziklapen eraginkorra nahiz kudeaketa arrazionalago bat ahalbidetzeko ezinbestekoa den gaikako bilketa sistema zabaltzearen kontrakoa da. Alternatiba hori Gipuzkoako herri askotan eta zenbait mankomunitatetan dagoenekoz egia bilakatu da ordea”.
  • Donostiako Metroaren pasantea: “Egungo garraio publikoko sare osoaren aprobetxamenduan eta hobekuntzan oinarrituriko alternatibak sustatu ordez, jendartean desadostasun zabala pizten duten behar gabeko azpiegitura-lan handien inposaketaren adibide biribila delako. Gainera, Donostiako Metroak ez du autoen trafikoa gutxituko, egitasmoak hiriko autobusen linea eta zerbitzuen murrizketa garrantzitsua bultzatzen duelako –hain zuzen ere energia gutxien behar duen garraio-bideari kalte eginez”.

Egitaraua

Urriaren 5ean Tour Alternatibari egingo zaion harreran parte hartzeko deia egin dute deitzaileek. Honako ekintza hauek antolatu dira:

  • 18:00etan Katalunia Plazan: Tour Alternatiba Donostiara iristen denean bertara batuko dira. Merezi duen harrera beroa egiteko bizikletak hartzera eta hirian zehar txirringaz 3-4 kilometroko ibilbidea egitera animatzen dituzte herritarrak.
  • 19:00etan etaparen amaiera Gipuzkoako Plazan: Bizikleta martxa Diputazioaren aurrean amaituko da eta ekitaldi txiki batekin ongi etorria egingo diote Tour Alternatibari.
  • 12:00etatik 20:00etara erakusketa informatiboa Diputazioaren aurrean: Eguerditik aurrera erakusketa informatibo bat jarriko da Tour Alternatiba eta Zubietako erraustegiaren nahiz Donostiako Metroaren auziei buruz. Era berean, informazioa eskainiko da ekonomia solidario eta eraldaitzailearen arloan MapaSaretuz-en dauden alternatibak erakusteko.

Deitzaileak

  • Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
  • Satorralaia bizilagunen mugimendua
  • Ekologistak Martxan
  • Eguzki
  • TRADENER (Trantsizio Energetikoa eta Demokrazia)
  • Etxalde
  • Olatukoop
  • Gipuzkoa Zutik
  • ELA
  • LAB
  • ESK
  • STEE-EILAS
  • Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
  • Eleak-Libre Taldea
  • Zubieta Lantzen
  • Zubietako Herri Batzarra
  • Uliako Lore-Baratzak
  • Hondarpe Groseko Auzo Elkartea

Informazio gehiago

U5-Tour Alternatiba2

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.