Urriaren 5ean Koldo Almandoz “Oreina” filmaren zuzendaria Aginagako Eliza Zaharrean izango da

Oreina

Ostiralean, urriak 5, “Oreina” filma Aginagako San Praixku jaietan eskainiko da, Eliza Zaharrean, 22:00etan hasita. Pasa den urtean, besteak beste, Aginagan eta Usurbilen grabatu zuten Oreina, Koldo Almandozen zuzendaritzapean. Aginagako Jai Batzordetik berri eman dutenez, Koldo Almandoz zuzendaria, Eliza Zaharrean bertan izango da.

Aginagan eta Usurbilen grabatua

Oreina2Usurbilgo tren geltokia

Donostiako 66. Zinemaldiaren Zuzendari Berrien atalean lehiatu da Koldo Almandoz zine zuzendari donostiarraren “Oreina” filma. 2017ko irailean eta urrian, “Oreina” Aginagan eta Usurbilen aritu ziren grabatzen. Baita Orion, Oiartzunen, Donostian, Hernanin eta Tolosan. Sei asteko grabazioetan, 60 profesionaleko lan taldeak parte hartu zuen.

Aginagako Jai Batzordea

Aginagako Jai Batzordea pozik dago, Aginagan bertan grabaturiko filma aginagarrek ikusteko aukera izango dutelako, zinema aretoetan estreinatu eta astebetera:  “Herrian grabatu zuten, herritarrekin harreman oso ona egin zuen taldeak. Emaitza herrira ekartzea oso polita izango zela iruditzen zitzaigun. Beraiek ere prestutasun guztia agertu dutenez, ikaragarri gustura gaude. Ez genuen espero. 

Koldo Almandoz

Koldo AlmandozKoldo Almandoz (Donostia, 1973) zinegilea eta kazetaria da. Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza ikasi zuen, ikus-entzunezko adarra. New Yorkera zinema ikastera joan zen fakultatean amaitu ondoren. Zinemari dagokionez, formatu laburreko filmak eta dokumental alorrean egiten du lan. Kultur eta sormen gaiak jorratzen ditu berak zuzentzen duen The balde aldizkarian. Kazetaritzan, Euskadi Irratia, Egunkaria, Berria eta El Paísentzat lan egin du. Tarteka eta han-hemenka bere iritzi artikuluak argitaratzen ditu komunikabide ezberdinetan. Napartheid kolektiboko partaidea izan zen. Zinea, eta kultur gaiak ardatz dituzten ikastaro eta hitzaldi ezberdinak eman ditu. Gora Gora Kids garage-punk taldeko partaidea da. Bitxikeri gisa, 1996. urtean, belar metaren inguruan eginiko lan etnografiko eta sormenezkoa argitaratu zion Vianako Printze Erakundeak. Zinema munduan rara avis horietako bat da. Formatu laburreko lanen defendatzailea, inongo korronte edo bandotan sartu gabe dihardu. Nazioarteko jaialdi ugari eta garrantzitsuetan aukeratua (Cannes, Rotterdam, Donostia, Xixon, Manchester, Teheran, Seul, …) sari ugari jaso dute fikzioa, dokumentala eta esperimentazioa uztartzen duten bere lan ezberdinek.

Filmografia

  • Razielen Itzulera (1998).
  • A dar ba kar.
  • Desio ehiztaria.
  • Belarra (2002).
  • Amuak (2004).
  • Midori (2006).
  • Columba Palumbus.
  • Aurrescue.
  • Ahate Pasa (2009).
  • Trikuaren Hiztegia.
  • Mantis Estroboscopica.
  • Deus et Machina (2012).
  • Bandera (2013).
  • Hubert Le Blon-en Azken Hegaldia (2014).
  • Ttarttalo (Euskal Harriaren ABDak 2015).
  • Sîpo Phantasma (2016) Film luzea.
  • Oreina (2018) Film luzea.

Oreina

  • Zuzendaritza eta gidoia: Koldo Almandoz.
  • Iraupena: 85 minutu.
  • Estreinaldia: 2018ko irailaren 28an.
  • Aktoreak: Laulad Ahmed Saleh, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraia Elías eta Erika Olaizola.
  • Sinopsia: “Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu. Periferia horretan, jatorri desberdineko pertsonak gurutzatuko dira: elkarri hitzik egin gabe bizi diren bi anaia, norabiderik gabe dabilen mutil gaztea, zelatan dabilen eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea. Khalil, industriaguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute”.
  • Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.
  • Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.
  • Muntaia: Laurent Dufreche.
  • Musika: Elena Setien eta Ignacio Bilbao.
  • Arte zuzendaria: Mikel Serrano.
  • Soinua: Alazne Ameztoy eta Xanti Salvador.
  • Makilaia eta ilea: Kizkitza Retegui.
  • Jantziak: Leire Orella.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.