Urriaren 7an Urretxu-Zumarraga Ikastolak ‘Kilometroak 2018’ jaia ospatuko du

kmk18logoaIgande honean (urriak 7) Kilometroak jaia ospatuko du Urretxu-Zumarraga Ikastolak Zubiak batu lemapean: “Bi herri gara, bakoitza bere izaerarekin, baina, askotan, baten moduan funtzionatzen dugunak. Zubiak batu, indarrak biderkatu eta elkarrekin antolatuko dugu festa handi hau. Bi herriek elkarrekin eta Ikastola bera ere zubi. Ikastola osatzen dugun ikasle, irakasle eta gurasoek ere zubiak batu behar ditugu. Elkarrekin, batuz, gaindituko ditugu oztopoak eta lortuko helburuak”.

a

5,9 km eta lau gune

IbilbideaKMK2018

5,9 km eta lau gune izango ditu Kilometroetako zirkuituak (gehieneko desnibela 200 metrokoa izango da)

1 gunea: ikastola

Ikastolan (Urretxuko Pagoeta auzoa) kokatuko da 1. gunea. Hau izango da Kilometroetako gune nagusia, bertan egingo baitira irekiera ekitaldia lehen orduan eta omenaldia eta lekuko ematea ondoren. Umeei eta haien gurasoei zuzendutako gunea izango da.

2 gunea: Zumarragako plaza-Lizeoa

2. guneak Zumarragako eta Urretxuko bi leku hartuko ditu: Euskadi enparantza eta Lizeoa, Klara Larrañaga parkearen ondoko zubiaren bitartez batuko direnak. Halaber, azpigune bat izango du Zelai Arizti parkean. Euskal kultura eta aniztasuna ardatz hartuta, adin guztietako jendearentzako eskaintza egongo da gune zabal honetan. Ikastolatik Zumarragako plazara arteko bidea Secundino Esnaola eta Legazpi kaleetatik barrena egingo da. Lizeotik gora eginez Labeaga kaletik jarraituko du ibilbideak, eta Joxe Mari Lasa plazan, Nekolalde kaletik Santa Barbararako bidea hartuko du. Aldapan gora hasi baino lehen, alabaina, bi topagune izango dituzte Kilometroak jaiaz gozatzera datozenek: batetik, Aldiri kiroldegian 1.000 lagunentzako bazkaria eskainiko da; bestetik, Nekolaldeko aparkalekuan artisau azoka egongo da.

3 gunea: Etxaburu

3. gunea Etxaburun ezarriko da, eta gazteentzako kontzertuak egongo dira bertan.

4 gunea: Santa Barbara

Gora jarraituz, Santa Barbarara helduko gara, 4. gunera. Hemengo eskaintza ere gazteei zuzenduta egongo da bereziki. Pagoeta aldetik jaitsita Ikastolara helduko da berriz ibilbidea.

Eskuorria KMK18-ONA-b

Nola iritsi Urretxu-Zumarragara?

Trenez

Renfek bere zerbitzua indartu du, eta maiztasun handiagoz ibiliko dira aldiriko trenak (Irun-Brinkola). Hain zuzen ere, ohiko zerbitzua bikoiztu eta 98 tren – 86.400 plaza- jarriko ditu gipuzkoarren zerbitzura. Jende gehien mugitzen den orduetan, 9:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 22:00etara, 15 eta 20 minutuz behin izango dira trenak. (hemen ordutegia). Txartelak salgai daude horiek erosteko makinetan zein geltokietako leihatiletan. Txartela aurrez erostea gomendatzen da egunean bertan sor litezkeen ilara handiak saihesteko.

Autobusez

Lurraldebusek ere autobus zerbitzu berezia berezia eskainiko du (hemen ordutegiak: Bergara – Zumarraga / Arrasate – Zumarraga). Autobusen geralekua aldatu egingo da: Ohi bezala Renfeko tren geltokian izan beharrean, Antzuola eta Legazpi aldetik datozen autobusak Mugitegi industrialdean geratuko dira, eta Azkoitia aldetik datozenak, Zumarragako eliza aurrean.

Bizikletaz

Bidegorriek eskaintzen diguten aukera paregabeaz baliatuz, bizikletaz etortzeko gonbitea egiten dizuegu. Horretarako, bizikletak uzteko bi aparkaleku egongo dira: Urretxuko pilotalekuan Azkoitia aldetik datozenentzat, eta Pagoeta auzoan dagoen Kamineroen Etxean Legazpi aldetik edota Antzulola-Bergaratik datozenentzat.

Autoz

Garraio publikoa erabiltzerik ez eta, halabeharrez, autoz etorri behar dutenentzat bi aparkaleku prestatu dira: Urretxuko Mugitegi indrustrialdean bat eta Zumarragako industrialde eta ospitale inguruan bestea.

Autokarabanaz

Autokarabanaz etorri nahi izanez gero, Arcelor Mittal lantegiaren aparkalekua irekiko dute bezperan.

Informazio gehiago: kilometroak.eus

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.