Urriaren 19an “Tadamun, Herrien Arteko Elkartasuna” ekimenaren aukezpena Sutegin

U19Tadamun

Urriaren 19an (ostirala), Lumaltik Herriak erakundeak (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea) “Tadamun, Herrien Arteko Elkartasuna” ekimenaren aurkezpena egingo du Sutegin auditorioan.

  • 19:00 aurkezpena: Tadamun herrien arteko elkartasuna.
  • 19:30 Hitzaldia: “Giza eskubideen begirale Txiapasen”. Hizlaria: Xabier Yurramendi.

Lumaltik Herriak

Lumaltik

Lumaltik Herriak, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) da, Txiapas-eko autonomia zapatistekin elkartasunean ari diren emakume eta gizonek osatua. 2001ean sortu zen, Gertu izenarekin, boluntariotza lana, kulturen arteko hartu-emana eta herrien arteko elkartasuna sustatzeko. 2014ean Gertu-k bidea egin zion Lumaltik-i, Txiapas-eko (Mexiko) komunitate autonomo zapatistekiko elkartasunari bitarteko bat eskeintzeko.

Orain arte Lumaltik Herriak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lurraldetan dago. Txiapaseko lurralde autonomoen eta euskal norbanako, eragile, erakunde eta herri mugimenduen artean elkarlanerako eta elkartasunerako zubiak eraikitzeko ari dira, informazioaren eta sentsibilizazioaren bidez. Erakunde honen helburua Euskal Herrian autonomia zapatistekin elkartasun politikoa eta elkarlana bultzatzea da: “Matxinatutako herri indigenekin bat egitea erabaki dugu mundu hobeago baten aldeko haien borrokan. Indigenekin euren jatorrizko osasunaren eta hezkuntzaren eraikuntzan bat egitea erabaki dugu, baita elikadura burujabetasunaren alde hartu duten bidean. Gure jendartean jatorrizko herrien baloreak zabaltzea erabaki dugu, errespetuaren eta tolerantziaren ideiak, batera eta adostasunean eraikitzeari ematen dioten garrantzia”.

Informazio gehiago

U19-Aurkezpena

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.