Urriaren 27an Donostian egingo den “Erraustegia gelditu!” manifestazioan parte hartzeko deia

U27-kartela

Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, GEIS/OEIT, ELA, LAB, CCOO, ENHE, ESK, STEILAS, HIRU, Eguzki, ERNAI, Gipuzkoa Zutik, Greenpeace eta “No +Precariedad”-ek, urriaren 27rako Donostian manifestazioa antolatu dute “Erraustegia gelditu!” lemapean. Manifestazioa Donostiako Mendeurren plazatik hasiko da, 17:00etan.

Herritarrentzako mezua

“Gipuzkoako hainbat eragile herritarrei zuzendu gara mobilizazio jendetsu baten berri emateko. Helburua GIPUZKOAKO ERRAUSTEGIA GELDITZEKO eskatzea da. Gizartea anitza da eta deialdi hau ere horren lekuko da. Gipuzkoako erraustegiko lanak gelditu, eta kontratua eten edo deuseztatu behar dela aldarrikatzeko arrazoi asko eta anitzak daude. Baina aldarrikapenean, deitzaile guztiok bat egiten dugu. Talde bakoitzak bere arrazoiak jarri ditu mahai gainean: ingurumena, osasuna, ekonomia, jasangarritasuna, demokrazia, etorkizuneko Europaren bideari eta ekonomia zirkularrari eustea, … Baina bada arrazoi bat gizarte osoak konpartitu dezakeguna: garaiz gaudelako, mahai gainean aukera guztiak jarri behar direlako eta inposaketarik onartzen ez dugulako, sinatutako kontratuari ez!! Osasuna, ingurumena eta herritarren interesak lehenetsi! Erraustegia gelditu orain!!! Kontratua eten!!!

Horregatik guztiagatik, eta agintean daudenak, herritarron nahia kontutan izan behar dutelako, adarrikapen hau ozen entzun dadin, deialdi honetarako batu garen taldeok, hots Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, GuraSOS, Gipuzkoa Zutik, GEIS/OEIT, Eguzki, Greenpeace, ERNAI, ELA, LAB, CCOO, ENHE, ESK, STEILAS, HIRU, eta “No +Precariedad”-ek, urriak 27, larunbata, 17:00etan, Donostiako Mendeurren plazatik abiatuta, “ERRAUSTEGIA GELDITU!” lemapean manifestazio baterako deia zabaltzen diegu herritar guziei.

Azken urte honetan, 2018an, eta arrazoi ezberdinak tarteko (osasuna, ingurumen baimenak, jasangarritasun ekonomikoa, legediaren errespetua, …), atzerriko herrialdetan, gutxienez 18 erraustegi itxi edo geratu dituzte: Italia, Méjico, Australia, EEUU, Irlanda, Argentina,… Eta estatu mailan beste 4. Hemen ere posible da eta oraindik garaiz gaude! Gure etorkizunak eta ongizateak merezi duelako, Gipuzkoarrok kalera atera behar dugu, ERRAUSTEGIA GELDITU!!!! exigitzera”. 

Urriak 27ko kartela

Manifestazio iragartzen duen kartelean, azken urte honetan atzerriko zenbait herrialdetan, itxi edo geratu dituzten erraustegien inguruko informazioa ageri da:

  • Madrilgo udalak Valdemingomezeko erraustegia ixtea erabaki du.
  • Australian Sydneyko mega-erraustegi proiektua atzera bota dute, kutsaduragatik.
  • Mexikoko udal gobernu hautatu berriak erraustegi proiektua geldiaraziko du.
  • Italiako gobernuak legea aldatu eta ez ditu baimenduko 12 erreustegi berri.
  • Buenos Airesek ezingo du hondakinak erre, auzitegiak lege aldaketa ezabatuta.
  • Belfasteko erraustegi proiektua bertan behera utzi dute epaileek.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.