Igandean GuraSOSek antolatutako ekimenean haurrek etorkizun koloretsua irudikatu zuten

OLYMPUS DIGITAL CAMERAArg.: Noaua!

Pasa den igandean (urriak 7) “Idatzi eta margotu etorkizuna kolore biziz” lemapean GuraSOS-ek haurrentzako ekimen berezia antolatu zuen herriko frontoian. Haurrak kamiseta zahar bat jantzita dema plazara agertu ziren eta bertan prestatu zen sorkuntza eremuan parte hartzeko aukera izan zuten. Marrazki eta idatzi ugari sortu zituzten, erraustegiaren aurkako sortze lanak bereziki. Etorkizun koloretsua irudikatzen duen mural handi bat ere sortu zuten.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

GuraSOS-eko lagunekin batera, bertan izan ziren Porrotx pailazoa eta Petra Ipurdian Bost Letra. Marrazketa lanetan ere Susana Martin, Nora Izagirre eta Eider Makazaga herritarrak ere aritu ziren. Sutegiko erakusketa gelan berriz, Yolanda Arrieta hizkuntza laguntzailea aritu zen haurrekin hizkuntzarekin jolasean.

Umeek egindago lanak Sutegin ikusgai

U7gurasos-gurasos1Arg.: GuraSOS

Igandean, “Idatzi eta margotu etorkizuna koloretan” ekimenean umeek egindako lanak erakusgai daude Sutegiko erakusketa gelan urriaren 12ra (ostirala) arte. Nahi duenak bere marrazkia edo idatzia jasotzeko aukera izango du ostegun eta ostiralean, 18:00etatik 19:00etara.

Arg.: GuraSOS

Hitzartu

HitzartuHitzartu, hiri hondakinen kudeaketarekin dugun gatazka konponbide adosturantz eramango duen bide-orria diseinatzeko eskuhartze prozesua da. GuraSOS-ek jakinarazi duenez ingeniari talde batek Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeatzeko Plana erredaktatzen ari da. Horrekin batera, herritarren parte hartze prozesu bat eta defentsa juridikoaren finantzaketa aurrera eramaten ari dira, helburu batekin: “Gure haurrak eta etorkizuna babesteko. Ingurumena eta osasuna lehenetsiko duen adostasuneko irtenbide bat aurkitzeko. Garaiz gaudelako. Denen artean landutakoa beti ere onena izango delako”.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.