2019ko ekainaren 9an Gipuzkoako Eskola Txikien jaia Aginagan ospatuko da

EskolaTxikiaArg.: Noaua!

2019ko ekainaren 9an Gipuzkoako Eskola Txikien jaia Aginagan ospatuko da. Aginagako San Praixku jaietan eman zen honen berri. Jaiaren logotipoa aurkeztu zuten Aginagako eskolaren atarian. Dagoeneko eskolako hezitzaileak eta gurasoak antolaketa lanetan hasi dira. Logotipoaren aurkezpenari amaiera emateko, Aginagako Eskola Txikiko haurrek dantza bat eskaini zuten bertan.

Aginagako Eskola Txikia jaia logotipoa

Aginagako Eskola Txikia: “Urte honetan lan asko izango dugu aurretik eta ongi etorria eta eskertua izango da denon laguntza”.

a

Kamisetak eta jertseak salgai

Ekainaren 9ko jaiari begira, kamisetak eta jertseak salgai jarri dituzte. Kamisetak 12 eurotan daude salgai; jertseak 20 eurotan umeentzat, 25 eurotan helduentzat.

1988an lehen festa

1988 urtean “Eskola txikiak bizirik” lelopean ospatu zen lehenengo festa Bidegoianen. Urtero, ekaineko bigarren igandean, Gipuzkoako herri txiki edo auzo batean elkartu eta festa giroan murgilduta, herriak eta eskolak elkarren beharra dutela gogoratzen dute. “Umerik gabeko herriak ez baitu etorkizunik, eskolarik gabeko herriak ez baitu bizirik: Eskola Txikiak bizirik herri txikiak bizirik. Eskola Txikietako haur, guraso eta irakasleen festa izaten da ekainekoa; elkar ezagutu eta elkarrekin gozatzekoa, txikitasunaren handitasuna aldarrikatzekoa, gure aniztasuna ospatzekoa”.

Eskola publikoa

Hezkuntza Sailaren admministraziopekoak diren heinean, Eskola Txikiak eskola publikoak dira. Hau ez da, Eskola Txikien publikotasuna finkatzen duen marka bakarra; besteak beste, zerbitzu publikoa, aukera berdintasuna, inklusibotasuna, hurbiltasuna, aniztasuna, kohesio soziala edota laizismoa ere esan nahi duelako publikoa izateak. Euskaraz bizi eta euskaraz hazi nahi duten eskolak dira. Bertako hizkuntzan bizitzeko hautua egin dugu Eskola Txikietan. Euskaraz ikasteko eta erabileran aurrera egiteko bidean, paper garrantzitsua jokatzen dute Eskola Txikiek.

Adin aniztasuna da Eskola Txikiok elkartzen dituen talde proiektuaren oinarri nagusia: “Adin ezberdinetako ikasleak elkartzeak interakzioa aberastu egiten du; pentsaera, estrategi, bizipen jarrera anitzagoak sorrarazten ditu; ikasleen arteko harremanak errealagoak egiten ditu, kooperazioa indartzeko eta konpetitibitatea ahultzeko bideak zabaltzen ditu, elkarrengangik eta elkarrekin ikasteko ditugun aukerak areagotzen ditu… Azken finean, inklusiorako bideak zabaltzen ditu”.

Eskola Txikien helburu nagusienetako bat herria bera bizirik mantentzea da: “Eskola oso garrantzitsua da herri batentzat. Hori ezin dugu ahaztu eta herriak bizirik mantentzeko lanean, beste herri erakundeekin ere lanean eta koordinazioan jarraitu behar dugu. Beraz, herri eskola kontzeptua birpentsatuz, etorkizuneko bidea urratzen joan beharko dugu iraganaren erroak presente ditugularik”.

Usurbilen bi Eskola Txiki

Aginagako Herri ikastetxea

Zubietako Herri ikastetxea

  • Helbidea: Learritze 52 20160 Zubieta
  • Ikasle kopurua: 46
  • Jangela: bai
  • Garraioa: ez
  • Festa: bai – 2007
  • 943 37 29 31
  • 943 37 29 31
  • Eskola: 012219aa@hezkuntza.net
  • Guraso elkartea: zubieta@eskolatxikiak.org
  • zubieta.eskolatxikiak.org

Eskola Txikien inguruko informazio zabala: www.eskolatxikiak.eus

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.