Madrileko Auzitegiek arrazoia eman diete Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini

Ainhoa-Iñaki5Arg.: Noaua!

Urriaren 10ean Madrileko Auzitegiek Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini arrazoia eman dietela jakin genuen. 46 milioi euro arteko zigorra eskatzen zuen akusazioak haientzat, errauste planta eraikitzeko kontratua bertan behera uzteagatik. GHK-ko zuzendaritza berriak jarri zuen Errazkin eta Intxaurrandietaren aurkako salaketa 2017ko urrian.

2013ko azaroan, EH Bildu Gipuzkoako Foru Aldundian zela GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak ezeztatu egin zuen Zubietan errauste planta bat eraikitzeko aurreko legealdian buruzagi jeltzaleek hitzartuta utzi zuten kontratua, eta jakinarazi zuen kalte-ordainak itundu zituela enpresa eraikitzaileekin (8,2 milioi ordaindu zizkion GHK-k adjudikazioa zuen enpresa taldeari). Ingurumen diputatua zen orduan Iñaki Errazkin eta Partzuergoko presidentea Ainhoa Intxaurrandieta.

Donostiako auzitegi batek kontratua bertan behera utzi izana legez kanpokotzat jo ondoren, GHK-ko zuzendaritzak, jeltzale eta sozialisten aldeko botoekin, erabaki zuen Errazkin eta Intxaurrandieta auzitara eramatea. 46 milioi eurorainoko zigorrak jaso zitzaketen auzipetuek. Egoera honen aurrean, biek ez zutela halakorik espero aitortu zuten: “Guk hartutako erabaki guztiak eta emandako pauso guztiak juridikoki akasgabeak izan ziren”.

Ainhoak eta Iñakik apirilean deklaratu zuten Espainiako Kontuen Auzitegian, eta bertan berretsi zuten aurretik esandakoa, alegia, euren alde bozkatu zutenek bazekitela kontratua bertan behera uztea zela euren asmoa, eta bozkatzaileekin hitzartutako kontratua betetzea izan zela Intxaurrandieta eta Errazkinek egin zutena.

Sententzia osorik: 20181011-sentencia-tribunal-cuentas.pdf

GHK-ren erantzuna

Salaketa aurrera eraman duen GHK-k ohar batean adierazi du epaia errespetatzen duela, baina bere esku dauden bitarteko guztiak erabiliko dituela Gipuzkoak berreskuratu dezan EH Bilduko aurreko kudeatzaileek eragindako 45 milioi euroko zorra. Aurreratu du GHK-ko zerbitzu juridikoak aukera guztiak aztertzen ari direla, interes publikoa babesteko eta eragindako kaltea gutxitzeko, eta gogoratu du EAEko Auzitegi Nagusian prozedura bat irekita dagoela GHK-ko aurreko kudeatzaileen jokabidean irregulartasunak eta botere desbideratzea izan ote ziren ikertzeko eskatuz. Auzitegi Gorenaren oniritziaren zain dago auzibide hori.

EH Bilduren babesa

This slideshow requires JavaScript.

EHBilduko Gipuzkoako ordezkari politikoek txalo artean hartu zituzten Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin koalizioaren Donostiako egoitzan. Une latzak eta gogorrak bizi izan dituztela oroitu arren, oso pozik agertu da Ainhoa Intxaurrandieta hedabideen aurrera: “Denborak bakoitza bere lekuan jartzen du eta arrazoia eman digu. Egin genuen gauza bakarra gizartearen defentsa bat izan zen”. Iñaki Errazkinek une zailetan ondoan izan eta babestu izan dituztenak hartu ditu gogoan: “Gure ondoan egon eta laguntzen egon diren guztiei eskerrak ematea garrantzitsua da”. 

Espainiako Kontu Auzitegiak ezagutzera emandako epaia hartu du ahotan Madrilgo Kongresuko EHBilduren diputatu Marian Beitialarrangoitiak. “Sententziak argi uzten du, EHBilduren jardun politiko guztiaren helburua zela, gipuzkoar guztien interes ekonomiko, ingurumenezkoak eta osasuna bera babestea eta zaintzea. 

2019ko foru hauteskundeetarako EHBilduren zerrenda buru Juan Karlos Izagirrek garaiz gaudela gogorarazi du: “Arazoa berbideratu eta soluzioak bilatzeko garaia da. Konponbiderako aukerak badira eta aukerok baliatu behar ditugu. Gipuzkoar guztientzat, onena izango den soluzioa aurkitu behar dugu, konfrontaziorako bideak baztertuz”. 

Usurbildik ere babesa ematera joan ziren EH Bilduko udal ordezkariak: Xabier Arregi alkatea eta Alaitz Aizpurua eta Jone Urdanpilleta zinegotziak.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.