Urriaren 17an Pello Añorga ipuin kontalariaren emanaldia Sutegi udal liburutegian

ECO_036Asteazkenean (urriak 17), Usurbilgo Udalak antolatuta gaztetxoei zuzendutako (6 urtetik gorakoei) Pello Añorga ipuin kontalariaren emanaldia eskainiko da. Ipuin kontaketa Sutegi udal liburutegian izango da eta 18:00tan hasiera emango zaio.

Nor da Pello Añorga?

Pello Añorga López (Oiartzun, Gipuzkoa, 1956ko martxoaren 3a) irakaslea, ipuin-kontalaria eta idazlea da. Irakasle ikasketak egin zituen Donostian. Oiartzungo Ikastolan jardun zuen 1986 urtera arte. Geroztik, buru-belarri murgildu da ipuin-kontaketan, lan hori haurrentzako liburuen idazle lanarekin uztartuz.

Ipuinak kontatzeko iturriak aipatzerakoan ahozko tradizioko ondarea, ipuin klasikoak, munduko mitologia, norberaren liburuak eta bizipenak, eguneroko albisteak eta gaur egungo albumak nabarmentzen ditu besteak beste.  Ipuin kontalari baten estiloa definitzerakoan hainbat elementu hartu behar dira kontuan: bere arnasa hartzeko modua, bere presentzia, begirada, konfiantza, tonua, erritmoa… bere hitzaren bizia, egia, umorea… gardentasuna… hitzarekiko konpromisoa. Ipuin kontaketarako hizkuntzaren garrantziaz, zera dio egileak: “Euskaraz aritzeko arrazoia, nire kasuan, afektiboa da. Euskaraz malguago sentitzen naiz, amuarraina ur bizian bezala”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.