Urriaren 17an Euskaraldiako eragileen bilera Potxoenean

Euskaraldia

Usurbilgo Udalak eta herriko hainbat eragile eta norbanakok, Euskaraldia” ekimena antolatzen dabiltza. Helburua, euskararen erabilera suspertzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra iragarri den Euskal Herri mailako ekimena prestatzea da. Herri mailan osatua den batzordeak prestaketa lanetan jarraitzen du eta aste honetan, urriaren 17an (asteazkena) batzarra egingo dute Potxoenen, 18:00etan.

Izena emateko epea zabalik

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra antolatu den ekimenean herritarrek izena emateko epea ere zabalik dute. Izena emandakoek formazio saioak jasotzeko aukera izango dute datozen asteotan, UEMA-ren eskutik Potxoenean. Izen ematea Noaua! Kultur Elkartearen egoitzan, Potxoenean dauden eskuorrietan edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean egin daiteke.

Euskaraldia UsurbilIrailaren 19an Olatz Altuna eta Inaxio Usarraldek “Euskaraldia: zergatik eta zertarako?” hitzaldia eskaini ondoren, herritarrek atera zuten argazkia.

Zer da ahobizi izatea?

ahobizi

  • Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.
  • Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.

Horrela, orain arte euskaraz izan dituzun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute, baina orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko duzu. Jarrera aktiboa izango duzu, beraz. Zure harreman sarean dituzun hizkuntza praktikak aztertu eta euskarara aldatzeko aukera duzun horietan eragingo duzu. Hamaika egunetan, hizkuntza aldaketarako aukeratu dituzun harreman horietan ezezik, zure bizitzako esparru guztietan euskaraz arituko zara, ahal den guztietan, ahal duzun guztiekin. Bi aldeek euskaraz ulertzen badute, ez dago euskaraz ez egiteko arrazoirik. Ariketa egiten duzun bitartean giro babestua izango duzu, ahobizi eta belarriprest ugari izango baitituzu 11 egunez Euskal Herrian.

Ahobizi izan daiteke…

16 urte baino gehiago izan eta…

  • euskaraz ongi moldatzen dena eta hamaika egunetan euskaraz egingo duena ulertzen duten guztiekin. Izan daiteke orain arte horretan saiatu den kidea, edo hizkuntza jokaera orain aldatzea erabaki duena.
  • euskaraz erdizka moldatzen dena baina prest sentitu eta hamaika egunetan euskaraz egingo diena ulertzen duten guztiei.

Zer da belarriprest izatea?

belarriprest

  • Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
  • Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Horrela, orain arte euskaraz izan dituzun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute, baina orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko duzu. Jarrera aktiboa izango duzu, beraz, gonbitea egingo baitiezu euskal hiztunek zurekin euskaraz hitz egin dezaten. Oso garrantzitsua da zure funtzioa, euskarazko elkarrizketak sortzen lagundu eta euskara erabiltzeko giro babestua sortuko duzulako. Ariketa egiten duzun bitartean giro babestua izango duzu, ahobizi eta belarriprest ugari izango baitituzu 11 egunez Euskal Herrian. Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!

Belarriprest izan daiteke…

16 urte baino gehiago izan eta…

    • euskaraz ongi egiten duena baina erdaraz hitz egiten duen zenbaitekin (nahiz eta ulertu) ez du hamaika egunez euskaraz soilik hitz egiteko ariketa egin nahi; edo ez da prest sentitzen, adibidez, orain arte erdaraz izan dituen harremanak euskaraz izateko pausoa emateko.
    • euskaraz gutxi gora behera hitz egin dezakeena baina ez dena ausartzen.
    • euskaraz ulertzen duena baina ez dena hitz egiteko gai sentitzen.

a

Deialdiak

      • Urriak 17, asteazkena: 18:00, Potxoenean, Euskaraldiako eragileekin batzarra.
      • Urriak 20, larunbata: 12:00-14:00, frontoi inguruan, Euskaraldian izen emateko mahaia Mundualdian.
      • Urriak 24, asteazkena: 18:00, Potxoenean, Ahobizi eta Belarriprest guztientzako prestakuntza saioak, UEMA-ren eskutik.
      • Urriak 26, ostirala: 19:00-20:30, Mikel Laboa plaza inguruan, Euskaraldian izen emateko mahaia.
      • Urriak 30, asteartea: 18:00, Potxoenean, Ahobizi eta Belarriprest guztientzako prestakuntza saioak, UEMA-ren eskutik.

Informazio gehiago:

ahobizi-edo-belarriprest-tx

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.