Urriaren 21ean Buruntzaldeako 11. Ibilbideen Eguna ospatuko da

Buruntzaldeaibilbidea2Arg.: Noaua!

Buruntzaldeaibilbidea2018Urriaren 21ean (igandea) Buruntzaldeako 11. Ibilbideen Eguna ospatuko da, 8:00etatik 14:00etara. Eskualdeko mendizale taldeen laguntzaz, Buruntzaldea ezagutzeko aukera egongo da. Pasa den astean Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udaletako ordezkariek, ekimenaren berri eman zuten Sutegin: “Lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bideak ditugu (bost ibilbide daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz”.

  • Antolatzaileak: Buruntzaldeko Udalak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
  • Laguntzaileak: Andatza M.K.T. (Usurbil), Euskalduna Mendigoizale Taldea (Andoain), Ostadar S.K.T.-ko mendizaleen sala (Lasarte-Oria), Super Amara (kontrol guneetako jan edanaren hornitzailea), Eusko Jaurlaritza.

a

Txartelak eta motxila opari

Ibilbiden parte hartzen dutenek, bakoitzak abiatzen denean txartel bat jasoko du, irteerako herriak zigilatuta. Bi ibilbide egiten dituenak motxila bat jasoko du opari. Andoain/Lasarte-Oria eta Andoain/Usurbil ibilbideen kasuetan, edozein norabidean eginez gero aipatutako motxila lortuko dute.  Antolatzaileek autobus-zerbitzua ere jarri dute, parte-hartzaileak norbere herrira bueltan eramateko. Zerbitzu hori erabiltzeko, ezinbestekoa da, hasieran jasotako txartela aurkeztekoa.

Panelak

Ibilbideetan ez galtzeko, ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak egongo dira eta bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita egongo dira.

Herri bakoitzaren koloreak

  • Andoain: urdina.
  • Lasarte-Oria: urre zaharra.
  • Urnieta: berdea.
  • Usurbil: laranja.

Ibilbideak

  • Itzuli handia: Buruntzaldeari 27 kilometroko bira oinez 8:00etan Lasarte-Oriatik. Ostadar S.K.T.-ko mendizaleen saila arduratuko da irteeraz.
  • Andoain-Lasarte-Oria: ibilbide urdina eta urre zaharra; 7,9 kilometro; oinez egitekoa, mendiko oinetakoak beharrezkoak. Ibilbidea osatzeko bi aukera: Buruntza mendiko gailurra eginez edo mendia inguratuz.
  • Andoain-Urnieta: ibilbide urdina eta berdea; 4,8 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.
  • Andoain-Usurbil: urdina eta laranja; 14,9 kilometro Andatzatik barrena; oinezkoentzat soilik, mendiko oinetakoak beharrezkoak.
  • Lasarte-Oria-Urnieta: ibilbide urre zaharra eta berdea; 3,9 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.
  • Lasarte-Oria-Usurbil-Aginaga (Santuenetik barrena, Mapileraino): urre zaharra eta laranja; 9 kilometro; oinez edo bizikletaz egitekoa, kirol oinetakoak beharrezkoak.

Kontrol guneak eta anoa

Bertan argibideak emango dira eta mokaduak eta edateko aukera egongo da.

  • Usurbilen: Santueneko auzoko Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan, Mapil inguruan.
  • Andoainen: udaletxe azpian.
  • Lasarte-Orian: San Pedro elizaren ondoko plazan.
  • Urnietan: udaletxe azpian.

Itzulerarako autobus zerbitzua

Itzulerarako ohi bezala, autobus zerbitzua antolatu da.

Buruntzaldea autobusa

Informazio gehiago: buruntzaldea.eus 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.