‘Orain Presoak’ herritar dinamikak deituta urriaren 20an manifestazioa Donostian

Orainpresoak2

‘Orain Presoak’ herritar dinamikak  deituta urriaren 20an (larunbata), manifestazioa egingo da Donostian. 17:00etan hasiko da Antiguako Tuneletik.  Manifestazioaren hasieran 8 metroko ohiala joango da, jendartean alor ezberdinetan egiten duten lanagatik ezagunak diren 10-15 lagunek eramango dute. Antolatzaileek dei egin die herritarrie Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko.

Orain Presoak herritar dinamikak Donostiako kaleetan jendetza batzeko helburua du, baina, batez ere, jauzi kualitatiboa eman nahi du. Gizarte zibileko sektore askotako 46 herritar ezagunek aurkeztu zuten, joan den ekainean, ‘Orain Presoak’ ekimena, eta oinarrizko eskaerak egin dizkiote Espainiako Gobernuari: urruntze politika bukatzea, gradu progresioa ahalbidetzea, larri dauden presoen arta bermatzea eta Frantziako Estatuan presoek betetako kartzela urteak zenbatzea. “Horiek dira gaur-gaurkoz lehentasun modura joak ditugun eskaerak. Eskaerok ardatz hartuta batu gara gu. Hego Euskal Herrian herritarren, alderdien, instituzioen eta sindikatuen gehiengoak ere bat egiten du aldarrikapenokin. Lau puntuok bete ostean etorriko lirateke beste pausoak. Azken batean, legedia betetzeko eskatzen diogu Espainiako Gobernuari. Beti aritu izan dira euskal presoei legea betetzeko esaten. Gobernuak berak bete, eta Euskal Herriratu ditzala presoak, baldintzapean aska ditzala gaixorik daudenak eta ahalbidetu dezala gradu progresioa”.

16:00etan Miramar jauregian ekitaldia

Manifestazioaren aurretik, elkarbizitza eta bakea hizpide izango dituen ekitaldi bat egingo da 16:00etatik aurrera Miramar Jauregian. Ekitaldi honetara politikagintzan, sindikalgintzan, herri ordezkari gisa instituzioetan edota giza eskubideen, bakearen eta elkarbizitzaren alorrean lanean dabiltzan pertsonak gonbidatuak izan dira. Sufrimendua jasan behar izan duten eta jasaten duten hainbat herritar ere.

Orain Presoak herritar dinamika

Orainpresoak1

“Ekainaren 2an aurkeztu genuen Orain Presoak dinamika eta orduztik, hainbat izan dira egin ditugun agerraldi eta ekimenak, besteak beste, herriz herriko aurkezpenak eta Urriaren 20ko manifestaziorako deialdiak. Orain Presoak dinamikak agerraldia egin du gaur goizean Donostian datorren urriaren 20an Miramar Jauregian antolatzen ari den bakearen eta elkarbizitzaren inguruko ekitaldiaren berri emateko. Hemen, bertan irakurritako adierazpena: Ekainaren 2an aurkeztu genuen Orain Presoak dinamika eta orduztik, hainbat izan dira egin ditugun agerraldi eta ekimenak, besteak beste, herriz herriko aurkezpenak eta Urriaren 20ko manifestaziorako deialdiak.

Irailaren 8an eman genuen prentsaurrekoan aldiz, Espainiar Estatuan emaniko Gobernu berriz eta Gobernu berriak egungo espetxe politikaren inguruan emandako jarrera aldaketaren inguruko balorazioa egin genuen, emandako aldaketa hori pozez eta itxaropenez jaso genuela adieraziz, baina baita bide orri baten falta nabari genuela argituz ere. Zentzu honetan, esan beharra dugu, euskal presoen euskalherriratzea nola gauzatu asmo duten jakin gabe jarraitzen duela jendarteak eta urruntze poltikarekin amatzea ezinbestekoa dela elkarbizitzan aurrera urrats sendoak eman ahal izateko.

Gaurkoan, hain zuzen ere, elkarbizitza eta bakea hizpide izango dituen ekitaldi baten berri emateko batu gara Orain Presoak dinamikako kideetako hainbat. Datorren Urriaren 20an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Miramar Jauregian, giza eskubideez, elkarbizitzaz eta bakeaz mintzatzeko ekitaldi publikoa antolatzen gabiltza. Ekitaldi honetara politikagintzan, sindikalgintzan, herri ordezkari gisa instituzioetan edota giza eskubideen, bakearen eta elkarbizitzaren alorrean lanean dabiltzan pertsonak bertara gonbidatzen ari gara, baita, sufrimendua jasan behar izan duten eta jasaten duten hainbat herritar ere.

Ekitaldi honekin esparru honetan lanean jarduten duten kideak batu nahi ditugu, sinetsita baikaude, guztiok batera ekin behar diogula gai honi, guztiok batuta eraiki behar dugula elkarbizitzan eta bakean oinarritzen den jendartea. Horregatik, gaurko agerraldi hau ere probestu nahi dugu gonbidapena helarazi diegun guzti horiei bertaratzera animatzeko dei egiteko, gizarte zibilarekin batera lan hau egitera gonbidatzeko.

Gaurko agerraldi honen helburu nagusia aurkeztu berri dugun ekitaldiaren berri ematea bazen ere, urriaren 20an bertan, arratsaldeko 17:00etan Antiguako Tuneletik abiatuko den maninifestaziorako deialdia egiteko ere baliatuko dugu. Eta baita, manifestazio honi hasiera emango dion 8 metroko ohiala, jendartean alor ezberdinetan egiten duten lanagatik ezagunak diren 10-15 lagunek eramango dutela iragartzeko.

Espetxe politikaren auzia gori gorian den honetan eta urruntze politikarekin amaitzeko oinarriak ezartzeko ireki diren aukera berrien aurrean, inoiz baino garrantzitsuagoa ikusten dugu urriaren 20an herritarrak kalera atera eta bide honetan aurrera urratsak emateko herri nahi sendo bat dagoela erakusteko”.

Sindikatuek ere manifestazioarekin bat egin dute

Orainpresoak4

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuek datorren larunbaterako ‘Orain Presoak’ herritar dinamikak antolatutako manifestaziora joateko dei egin dute: “Gizarteari, eta bereziki langileei, bakoitzak bere eremutik, auzi honen behin betiko konponbidea lortzeko lana egin dezan deia luzatzen diegu. Egungo egoera, preso dauden pertsonen arazoa konpontzea bizikidetza demokratikoa eta adiskidetzea sustatzeko beharrezko ekarpena litzatekela uste dugu”.

Sindikatuok jakinarazi dute aurrez (16:00etan) Miramar jauregian bizikidetzaren alde antolatutako ekitaldian izango direla.

Hiru neurri eskatu dituzte:

    • Gaitz larriak edo sendaezinak dituzten euskal presoei hirugarren gradua emateko eskatu dute, edo espetxetik ateratzeko, duintasun pertsonal eta gizatasun arrazoiak direla eta.
    • Espainia eta Frantziako gobernuei euskal preso guztiak Hego Euskal Herriko kartzeletara ekartzeko exijitu diete, espetxe zigorra presoaren sorlekutik urruti ez betetzeko eta senideekiko lotura errazteko.
    • Preso bakoitzaren baldintza eta egoera zehatzak benetan aztertuz, lehen gradutik bigarren gradurako bilakaera eskatu dute, espetxe legediak zehazten duen moduan.

Orainpresoak3

Orain Presoak dinamikak lau eskaera egin ditu: urrunketa amaitzeko, gradu progresioa ahalbidetzeko, preso eriak artatzeko eta Frantziako kartzela urteak zenbatzeko Espainiak.

Ekainaren bukaeran manifestu bat kaleratu zuten aipatutako sindikatuek eta CCOOk. Azken sindikatu hori ez zen agerraldian izan, baina gerora egin du bat, ohar baten bidez, gainontzeko sindikatuen adierazpenarekin. Ohar horretan dio beste sindikatuek euren adierazpenean egin dituzten eskaerekin bat datozela, baina ez agerraldi horretan sindikatuek eman duten irudi bateratu eta fikziozkoarekin. Larunbateko manifestazioa baino lehen Miramar jauregian egingo den ekitaldian izango direla jakinarazi dute, eta CCOOko zuzendaritzako zenbait kidek manifestazioan  parte hartuko dutela ere bai.

a

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.