Usurbilgo Udaleko Sexu Aholkularitzarako gunea Sexune taldeak jarraituko du kudeatzen

sexu aholkularitza

Usurbilgo Udalak berri eman duenez, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Sexu Aholkularitzarako gunea esleitu du, eta berriz ere, Sexune taldeak jarraituko du zerbitzu hori kudeatzen. Orain arte bezala, Elena Jimenez sexologak izango du zerbitzuaren ardura. Zerbitzua atzo bertan (urriak 16) jarri zen martxan. Zerbitzu horren bidez, herritarrei informazio eta formazio sexologikoa eskaintzen zaie, bai bakarka bai bikoteka. 

Sexu Aholkularitzarako gunea

  • Hileko 1go, 3. 5. asteartetan eskainiko da, 17:00etatik 19:00etara, Gizarte Zerbitzuen egoitzan (Kale nagusia, 43-behea).
  • Doakoa da, eta hitzordua aldez aurretik hartu behar da.
  • Telefonoa eta watsapa: 697 919 516
  • Helbide elektronikoa: sexuaholku@usurbil.eus

Zerbitzuaren gaineko informazioa

  • Zer eskaintzen da? Informazioa, formazioa eta bikote edo bakarkako aholkularitza sexologikoa.
  • Zer? Sexu-identitatea, desira, haziera erotikoa, jostailuak, plazaera, fantasia, zeloak, erekzioa, asperdura, erakarpena eta orientazioa.
  • Nori? Adin guztietako pertsonei zuzenduta dago.
  • Zertarako? Edozein zalantza argitzeko tokia. Irakurketa, pelikula interesgarriak. Harremanetarako zailtasunak gainditzeko laguntza.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.