Ostiralean euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

u26

Urriaren 26an (ostirala), hileko azken ostiralarekin bat, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak, 20:00etan Mikel Laboa plazan. Gogoan izan hiru herritar, Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta euren alaba, Xua, Valentziako Picassent espetxean daudela, Usurbildik 600 kilometrotara.

Argazki kolektiboa

Urriaren 25ean Patxi Urangak 42 urte beteko ditu. Horren harira, ostiraleko elkarretaratzean argazki kolektiboa aterako da urtebetetzearengatik zoriontzeko. Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak bertara gerturatzeko deia egin die herritarrei. 

U25 Patxi Uranga

Olatz Picassentera lekuz aldatu zuten haurdunaldiaren azken zatian. Ordutik espetxe ezberdinetan izan dituzte. Xua alaba jaio zenean, Patxik alaba ezagutzeko baimena eskatu arren, elkar ezagutzeko 21 egun igaro behar izan zuen eta azkenean Picassentera lekuz aldatu zuten. Orduan ez zegoen argi, Valentziako espetxe honetan bertan geratuko ote zen baina azkenean, Patxi, Olatz eta Xua espetxe berean daude.

Xua

Helbideak

XUA URANGA LASAGABASTER ETA OLATZ LASAGABASTER ANZA:

  • VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia

PATXI URANGA SALBIDE:

  • VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia

Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak elkarretaratze hauek helburu zehatz batzuekin egiten ditu:

  • Senitartekoei pertsona gisa dagozkien eskubideak modu kohesionatuan zaintzea dute helburu, euren eta denen biziak bermatzeko.
  • Senitartekoei pertsona nahiz errepresaliatu politiko gisa dagozkien eskubideen urraketa etengabearen testigantza eta informazioa ematea. Ezkutatua izan arren, samurragoa ez den errealitate baten testigantza gizarteko eremu guztietara zabaltzeko konpromisoa hartu du elkarteak.
  • Milaka euskal herritarrengan, eta bereziki senitartekoengan, espainiar eta frantziar estatuek darabilten bortxakeria salatzea. Senitartekoek bereziki, eta gizarteak orokorrean, jasaten dituzten bizi baldintzak eta erasoak salatzea euskal gizartearen aurrean, senideek bizi duten errealitatearen bozgorailu izanez
  • Senitartekoen eta beraien borrokaren izaera politikoa nabarmentzeko konpromisoa hartzen dute.
  • Gatazka politikoaren konponbidea bide demokratikoen bitartez aurkitzeko apustu egiten duten eragile sozial eta politikoekin lan egiteko konpromisoa hartu zuten. Gatazkaren konponbideak, zalantzarik gabe, senitarteko guztien etxeratzea ekarriko duelako.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.