Gaur Arantxa Urretabizkaiaren “Bidean ikasia” liburuaren inguruko solasaldia udal liburutegian

Bidean ikasia

Gaur (urriak 24) Usurbilgo Udalak antolatuta Arantxa Urretabizkaia idazlearen “Bidean ikasia” liburuaz hitz egiteko aukera egongo da Sutegi udal liburutegian, 19:00etan. Yolanda Arrietak gidatuko du solasaldia eta idazlea bera bertan izango da. Hondarribiako alarde parekidearen aldeko idazlean esperientzia entzuteko aukera egongo da.

‘Bidean ikasia’

1993. urtean hondarribiar emakume talde batek alardean parte hartzea eskatu zuen lehen aldiz. Ondorengo historia gogor eta garratza eta, aldi berean, eder eta hunkigarria saiatuko da kontatzen egilea, gertatutakoaz gogoeta eginez. Mina eta poza, biak dira irakasle onak. Horregatik du liburuak «Bidean ikasia» izenburu.)

Inor gutxik izango du kalean ahoz gora iraindua izateko ohitura. Inor gutxi dago horretarako prestatua. Iraintzaileak ere ez du seguru asko ohitura hori, baina ekintzek frogatzen dute hobekiago egokitzen dela iraintzailea egoera berrira, berak sortua delako egoera hori, berak aukeratu duelako ekintza.

Iraintzen duenak uste du, iraindua mintzeko ahalmenaz gain, iraindua umiltzeko boterea ere baduela. Kalean, zuk ezagutzen ez duzun gizon gazte batek puta esaten badizu, ez da atsegina, noski. Baina irain berak zure semearen edo bikotekidearen ahotan eragin desberdina luke. Semearenak umilduko zintuzke, kaleko gaztearenak, agian ez. Lastima ere senti dezakezu iraintzailearekiko.

[…] Irainaren ezpatak bi aho ditu, eta bigarrenak iraingilea zauritzen du.

Arantxa Urretabizkaia

Arantxa UrretabizkaiaArantxa Urretabizkaia Bejarano (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko uztailaren 1a) euskal idazle eta kazetaria da. Eleberrigintzan jardun izan du batik bat, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak. Feminista da, eta Hondarribiko alardean emakumeek gizonen pare desfilatzeko eskubidearen aldeko borrokan nabarmendu da. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1983an.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.